Memoria actividad_Gaztenpresa_Banca para Empresas

Gaztenpresaren urteko memoriaren aurkezpena: 2017an 402 enpresa sortu dira

Laboral kutxa

19 apirila, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

LABORAL Kutxa Fundazioko lehendakaria den Xabier Egibarrek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako sailburua den Beatriz Artolazabalek eta Gaztenpresako zuzendaria den Inmaculada Ramosek Bilbon aurkeztu dute 1994an abian jarritako Gaztenpresa fundazioaren iazko memoria.

Zehazki, 2017. urtean, 402 enpresa eratu dira Gaztenpresaren bitartez; hau da, 703 lanpostu berri. Balantzea oso positiboa denez, Fundazioak berriro ere erakutsi du ekintzailetza bultzatzearekin konpromiso altua duela.

Gaztenpresak bultzatutako ekintzaileen profil-eredua

  • Negozio berria garatu zuten 402 pertsonatatik, %46 emakumeak izan ziren eta %54 gizonak; batez besteko adina, berriz, 38 urtekoa izan zen.
  • Sortutako enpresen %73a zerbitzuen sektorekoa da, eta batez beste 1,75 pertsonari ematen die lana.
  • Gainera, ekintzailearen profilak erakusten du %74ak ez duela unibertsitate-mailako ikasketarik, eta gehienak langabezia-egoeran edo langabezian egoteko arriskuan aurkitzen dira.
  • 2017ko enpresa-proiektu berrien batez besteko inbertsioa 56.100 eurokoa izan da, eta %50 inguru mailegu bidez finantzatu da.

Laguntza integrala eta pertsonalizatua

Gaztenpresak laguntza integrala eskaintzen du ekintzailetzaren 5 etapatan: ideiaren aurkezpena, bideragarritasun-plana, finantzaketa, merkaturatzea eta finkatzea.

Gaztenpresa Fundazioaren zuzendariak, Inma Ramosek, bereziki azpimarratu du “360º-ko diagnostikoa ematen duen eredua dela eta ibilbide-orri pertsonalizatua ekintzailearentzat. Hori dela-eta, sortzen diren proiektuen biziraupen-tasa oso altua da, lau enpresa berritatik hiruk jardunean jarraitzen baitute hiru urte geroago”.

Sailburuak ez ezik, Fundazioaren lehendakari Xabier Egibarrek ere esan du Euskadi herrialde gaztea dela, ekimenduna eta sozialki konprometitua. Ondorioz, “enpleguak eta laneko premiak aldatzen ari dira eta, hain zuzen ere, gazteek okupatuko dituzte sortzen joango diren edo eurek diseinatuko dituzten espazio eta postu berriak”.

Gaztenpresak, 1994an abian jarri zenetik, 4.910 enpresa abian jartzen lagundu du, eta, horrela, 8.754 enplegu baino gehiago sortu dira. Hurrengoa zu zeu izatea nahi duzu?

Ekintzailetzari heltzera ausartu besterik ez duzu!

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*