Gaztenpresa_2016_Banca para Empresas

Gaztenpresa: 1994az geroztik, enpresei laguntzen

Laboral kutxa

22 maiatza, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Aste honetan ezagutu dugu Gaztenpresaren aurreko ekitaldiko jardueraren balantzea, eta zuekin partekatu nahi dugu; Gaztenpresa da LABORAL Kutxak bere zeregin sozialaren barruan bultzatzen duen fundazioa. Guztira, 386 ekintzailek garatu zituzten beren negozioak Fundazioaren laguntzarekin, eta 717 enplegu sortu zituzten.

Bizkaia izan zen proiektu kopuru handiena izan zuena, 169 proiektu eta 299 enplegu; Gipuzkoan, berriz, 85 sozietate eta 173 lanpostu sortu ziren; Araba dago ondoren, 75 enpresa eta 130 langile berrirekin, eta Nafarroa, Gaztenpresak lagunduta sortutako 57 konpainia eta 115 enplegurekin.

Zerbitzuen sektorekoak dira sortutako enpresa gehienak (% 72). Finantzazioari dagokionez, 52.100 eurokoa izan zen negozioa abian jartzeko batez besteko inbertsioa, eta ekintzaileek eskatutako maileguen batez bestekoa 33.200 eurokoa izan zen.

Ilusio baterako prozesua

Ekintzaileek planteatutako negozio-ideien 2.000 bat proposamen jaso du Gaztenpresak; horietatik % 38k betetzen zituen negozio-plan bideragarri baten baldintzak, hau da, errealitate bihurtzeko aukerak.

Eskatzaileen batez besteko adina 39 urtekoa da, eta maila berean daude emakumeak eta gizonak; ekintzaileek urrats hori emateko planteatzen dituzten arrazoiak dira langabezian egotea, “amets bat egi bihurtzea” eta “norbere erabakiak hartzeko nahia”.

Gainditutako erronka: kalitatezko enplegua sortzea

Ezin dugu ahaztu 1994an hasi zela Gaztenpresa enpresak sortzen laguntzen. Eta ordutik hona lortu duen guztia batuta, finantzazioari dagokionez 4.500 negozio babestu ditu eta 8.000 lanpostu sortzen lagundu du.

Eta ez hori bakarrik. Gaztenpresak babestutako enpresen % 77k martxan jarraitzen du hiru urte beranduago. Biziraupen-tasa oso handia da, fundazio handi honen arrakasta bermatzen duena.

Ikusi prestatu dugun infografia hemen.

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*