Frantziako Credit Cooperatif kooperatiba-bankua LABORAL Kutxan izan da Frantzian lan egitea erabakitzen duten enpresei laguntzeko

Laboral kutxa

22 uztaila, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Credit Cooperatif-ekin egindako hitzarmena berritzeko asmoarekin, Frantziako kooperatiba-bankuko ordezkaritza bat izan genuen bisitan. Helburua argia zen: enpresekin konpromisoa hartutako bi kooperatiba-bankuen arteko akordioa berritzea; hots, LABORAL Kutxa eta Credit Cooperatif artekoa.

Frantzian negozioa egin nahi duzu? Jakin behar duzu Frantziako Credit Cooperatif Kooperatiba Bankua 1893. urtean sortu zela, eta BPCE taldekoa dela (Banque Populaire, Caisse d´Epargne, Natixis, Frantziako hirugarren banku-multzoa). Frantzia osoan 73 sukurtsal ditu, eta beste 43 higiezinak sustatzen aritzen dira; 337.100 bezero aktibo ditu, batez beste 15.31 milioi euroko aktiboak, eta 2015. urtean 37,8 milioi euroko emaitza garbiak izan ditu.

Acuerdo_laboralkutxa_CREDIT_COOPERATIF_1

 

2013. urtean, Laboral Kutxak eta Credit Cooperatif-ek lankidetza komertzialeko akordioa eta eragiketetako finantza-akordioa sinatu zituzten. Geroztik, finantzaketa-arloan eragiketa garrantzitsuak egin dituzte, eta enpresa askorentzat akordioa onuragarria izan da.

Akordioa berrituta, Frantziako Kooperatiba Bankuarekiko lankidetzari jarraipena emango diogu. Bankua Espainiako eta Euskadiko lehen bezeroa eta bigarren hornitzailea denez, lehen mailako merkatua izatera iritsi da gure enpresentzat. Aukera ederra da Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, Akitaniarekin batera, Europako mugaz haraindiko lankidetzako 5 euro-eskualdeetariko bat baita.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*