Director financiero_Banca para Empresas

Finantza-zuzendariaren postua ondoen ordaindutakoen top-ean

Laboral kutxa

6 apirila, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

2015. urtean, bankuen eta aseguruen sektoreko finantza-zuzendarien postuak izan ziren ondoen ordaindutakoak; hau da, urteko batez besteko soldata 80.000 euro ingurukoa izan zuten. Hori erakusten du Randstad-ek Giza Baliabideen joeren inguruan egindako nazioarteko azken txostenak. Espainiako 640 enpresaren artean egindako inkestan, honako bost sektore hauetan ondoen ordaindutako bost postu agertzen dira: finantzak, marketinga eta salmentak, ingeniaritzak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT).

Soldata aldetik erreparatuta, bigarren postuan marketinga eta salmentetako zuzendaritza-karguak daude, urteko 70.000 eta 58.000 euro arteko ordainsariarekin; azken postuan, berriz, informazioaren eta komunikazioaren teknologietako (IKT) zuzendaritza-karguak aurkitzen dira, urteko 60.000 eta 38.000 euro arteko soldatarekin.

Bost sektoretako lansariei dagokienean, giza baliabideetako arduradunen %64ak dio soldatak ez direla ez hobetu ez okertu 2015. urtean. %27ak esan du konpainiak ordainsaria gehitu duela; gainerako %7ak, aldiz, soldata-murrizketak izan dituztela.

Aukera ekonomiko onak

Konpainien jarduerari dagokionez, %53aren ustez, gehitu egin da egoera ekonomikoa hobetzearen ondorioz. Hori dela-eta, enpresa batzuek plantilla gehitu egin behar izan dute. Era horretan, erakundeen %41ak kontratazioak egin ditu.

Langile berriak hartuta, enpresetan 3 generazio ezberdin dituzte plantillan. Hortaz, haien arteko aldeak nola kudeatzen dituzten galdetu zaie giza baliabideetako arduradunei txostenean. Gehienek erantzun dute zuzendaritzak eta gainbegiraleak trebatzen dituztela aniztasun horri aurre egiteko, eta, neurri txikiagoan, “hobetu ahal izateko” mentalitatea eta izpiritua sortzen ahalegintzen dira langileen artean, guztiak tartean sartuta.

Lan-politika berriak

Y generazioa deiturikoarentzat (1981 eta 1999 urte artean jaiotakoak) nahiz X generazioarentzat (61etik 81era bitartekoak) lan egiteko ordutegien malgutasunak lehentasuna du lan-politiken barnean. Gazteenek, aldiz, bigarren lekuan, garrantzia ematen diote nazioarte-mailan garapen profesionalerako aukera gehiago izateari, eta, hirugarren lekuan, enpresak lan profesional ezberdin gehiago eskaintzea nahi dute. Generazio beteranoenarentzat, lehentasunezkoa da lanbide-karrera garatzeko plana, eta, hirugarren, etxetik lan egiteko aukera aurkitzen da.

Sormena gorantz doan balioa

Espainiako erakundeak ere lanerako metodoak aldatzen ari dira. Enpresen %30ak prozesuak eta beharrezko gaitasunak birmoldatu ditu, eta %24 etengabeko ikaskuntzako konpainia bilakatu dira; hau da, langileek gaitasun profesionalak ikasi eta lankideei erakusten dizkiete. Enpresen %18ak langileen artean lankidetza zabalagoa eta errotuagoa izatearen alde jokatu du, langileen sormen-gaitasuna gehitzearen alde egitearekin batera. Big datari dagokionez, soilik %12ak sartzen du denbora errealeko informazioa erabakiak hartzerakoan.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*