CitaEmprende_Banca para Empresas

Ez zinen joan zure CITA Emprende-ra? Kontatuko dizugu zer gertatu zen

Laboral kutxa

28 ekaina, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Duela gutxi, Global Innovation Day egunean egon ginen bezala, Tabakaleran antolatu zen CITA Emprenderen lehenengo edizioan parte hartu genuen. Topaketa bat Startups, ETE eta inbertitzaileen artean zubiak sortzeko, berrikuntza irekirantz abiatzeko eta ekintzailetza artekotasuna sustatzeko elkarrekin lankidetzan aritzeko.

Hitzordua Zine Aretoan hasi zen, Simon Stockley-ren txosten interesgarri batekin, hots; ekintzailetza eta irakasuntza munduko benetako erreferentzia, honako honi buruzkoa: “‘Cambridge: ETE eta startup-erako berrikuntza irekiko ekosistema

 

Ondoren, beste sei hitzaldirekin gozatu eta ikasi genuen, non gaian adituak ziren txostengileek arrakasta kasu desberdinak azaldu zituzten. Horien artean,  nabarmendu behar dugu  Oscar Muguerza LABORAL Kutxako Enpresetako Negozio Garapeneko Zuzendariarena. Bertan azaldu zuen nola finantzatzen den berrikuntza enpresa batean.

 

Eta bazkaltzeko etenaldi txiki bat egin ondoren, ondorioak iritsi ziren. Denak jakinaren gainean gaude eta bat gatoz esaten dugunean ekin egitea eta talentua atxikitzea oso garrantzitsua dela, baina… zer gertatzen zaigu? Zein da hura lortzeko bidea? Gakoa aukeretan dago. Gehiago eman behar dugu.

 

Aretotako beste batean, Z aretoa hain zuzen ere, binakako hitzorduak sortu ziren (speed meetings) ETE eta startup-en artean, edo inbertitzaile adituen artean. Horiek euren esperientziak elkar trukatu zituzten aurretik ezarritako adhoc banakako agenda baten bidez. Eta geroxeago, hamaika mahai tekniko iritsi ziren, non hainbat gairi buruz solasaldian aritu ziren, besteak beste: ekintzailetza artekotasuna, finantzazioa, zorro dibertsifikazioa edo gaitasun sortzaileak.

Eta jakina, gutako asko zain geunden unea iritsi zen; tokiko, nazional eta nazioarteko esparruko hamar startup-en txapelketa. Horiek euren proposamenak eta ideia berritzaileak aurkeztu zituzten adituen epaimahaiaren aurrean. Lehenengoa  Zapiens-erako izan zen, galdera eta erantzunen sistema baten bidez langileei prestatzen laguntzen dien Asturiaseko startup bat. Zorionak!.

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*