Confianza Empresarial_Banca para Empresas

Euskal enpresen konfidantza ezkorragoa da urte bukaerari begira

Laboral kutxa

9 urria, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Euskal enpresek beren etorkizunaren inguruan ikuspegi ezkorra izaten jarraitzen dute, 2018ko laugarren hiruhilekoari dagokionean. Nahiz eta urte honetan geratzen den denboran, badirudi enpresek inbertsio-bolumena ez ezik, langile-kopurua ere gehitzeko asmoak dituztela.

Horrela agertzen da gure Azterketa Departamentuak egindako txostenean; izan ere, nahiz eta Euskadin Enpresen Konfiantza Indizeak “apur bat” behera egin, aurreko hiruhileko 56,6tik egungo 54,2ra igarotzeagatik, ekonomiari buruzko ikuspegia baikorra da, eta hori antzematen da gainerako aldagaietan ere: jarduera, fakturazioa, eskaerak, inbertsioa eta enplegua. Banan-banan aztertuko ditugu jarraian:

Txostenean, enpresek ingurune ekonomikoari dagokionean dituzten itxaropenak nabarmentzen dira, %61ak bere horretan mantenduko dela uste baitu eta %18,5ak hobetu egingo dela.

Fakturazioari dagokionean, enpresen aurreikuspenak onak dira 2018ko laugarren hiruhilekoari begira. Bere horretan mantenduko dela uste dutenak dira nagusi, %52,5, ondoren hobetu egingo dela uste dutenak daude, %33,5, eta okertzea aurreikusten dutenak %14,1 dira. Adierazle horrekin bat eginez, %63,1ak uste du jardueraren bilakaerak berdin jarraituko duela, %22,8ak hobea izango dela eta %14,1ak okertu egingo dela.

Edonola ere, sortzen den “zalantza” hau da: fakturazioa eta jarduera hobetzeko aukerak zertan oinarritzen diren; alegia, “saldutako kopuruak edo prezioak gehituko diren”. Dena den, emaitzek erakusten dute eskaeren bolumena “argi eta garbi hobetuko dela”. Atal horretan, inkesta egindako enpresen %57,8ak uste du eskaerak bere horretan mantenduko direla, %28,5ak hobetu egingo direla eta %13,7ak okertu.

Hala ere, prezioei erreparatuta, egonkortasuna da nagusi, galdetutakoen %75,3ak uste baitu laugarren hiruhilekoan zehar bere horretan mantenduko direla. %10,3aren ustez, berriz, igo egingo dira eta %14,4aren arabera, jaitsi.

Eragiketen errentagarritasun-aukeren inguruan galdetuta, %68,8ak “berdin” jarraituko dutela esan du, %12,9ak gehitu egingo direla eta %18,3ak jaitsi egingo direla.

Txostenean, enpresek inbertsio-bolumenaren inguruan duten iritzia ere jaso da. Enpresen %68,1ak dio 2018ko laugarren hiruhilekoan bere horretan mantenduko dela, eta %19ak uste du gehitu egingo dela. Beraz, galdetutakoen %12,9aren ustez, inbertsioak jaitsi egingo dira.

Azkenik, enpresen %73aren iritziz, enplegua bere horretan mantenduko da, %16,7aren ustez, plantilla gehitu egingo da, eta %10,3aren arabera, aldiz, gutxitu.

Bilakaeraren laburpen-grafikoa

Jarraian, hona hemen aztertutako azken bi hiruhileko adierazle partzialen balioa eta aukera guztiena:

Grafikoa_aurreikuspenak_Banca para Empresas

Azterketan bestelako adierazgarri interesgarriak ere aztertzen dira; hala nola, azken urtean zehar esportazioek izandako bilakaera, berrikuntzarako edo I+G ekimenetarako jarritako salmenta-portzentajea, bezeroei kobratzeko epea eta enpresek bankuen finantzaketa eskuratzeko dituzten aukeren inguruan duten iritzia.

Txostenari buruzko informazio zehatzagoa nahi baduzu, sakatu hemen.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*