Confianza empresarial_BancaparaEmpresas

Euskal enpresen konfiantza pixkat hobetu da

Laboral kutxa

2 urria, 2019 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Euskadiko Enpresen Konfiantza Indizeak 2019ko laugarren hiruhilekoan aurreko hiruhilekoaren balioaren (51) antzera du, 52eko emaitzarekin. Enpresek ikuspegi baikorragoa dute ekonomiaren bilakaerari dagokionean, 2019ko laugarren hiruhilekoari begira, LABORAL Kutxako Azterketen Departamentuak egindako azterketaren datuen arabera.

Ondoren, aldagai nagusien laburpen laburra eskaintzen dugu:

Ingurune ekonomikoa

Ingurune ekonomikoaren gainean enpresen %52,2ak uste du bere horretan mantenduko dela, eta %6,5ak hobetu egingo dela. Hori dela eta, ikuspegi baikorragoa dute, aurreko hiruhilekoari begira.

Fakturazioa

Fakturazioari dagokionez, enpresen aurreikuspenak aldekoak dira 2019ko laugarren hiruhilekoari begira. Erantzunak banatu egiten dira bere horretan mantenduko dela (%51,6) eta hobetu egingo dela (%31) uste dutenen artean; aldiz, %17,4aren ustez, fakturazioa okertu egingo da.

Jardueraren bilakaera

Aurreko adierazlearekin bat eginez, %58,7ak uste du jardueraren bilakaerak berdin jarraituko duela, %17,6ak hobea izango dela eta %23,7ak okertu egingo dela.

Eskariak

Inkesta egindako %56,2ak espero du kopurua mantentzea, %27,2ak hobetzea eta %16,6ak gutxitzea. Horrekin esan dezakegu enpresek eskarien kopurua gehitzeko itxaropen argia dutela.

Prezioak

Inkesta egindako %73,3aren ustez, bere horretan mantenduko dira bigarren hiruhilekoan zehar. Gainerako enpresei dagokienean, %13,4ak uste du prezioak igo egingo direla eta gainerako %13,4ak jaitsi egingo direla.

Errentagarritasuna

Eragiketen errentagarritasunaren inguruko itxaropenez galdetuta, erantzunen %66,5ak balio “bera” biltzen du, %14,4ak balio handiagoa, eta %19,1ak errendimendu txikiagoak izatea espero du.

Inbertsioa

Enpresen %68,3ak uste du bere horretan mantenduko dela 2019ko laugarren hiruhilekoan, eta %16,6ak gehitu egingo dela. Beraz, galdetutakoen %15,1aren ustez, inbertsioak gutxitu egingo dira.

Enplegua

Azkenik, enpresen %78,1aren iritziz, enplegua bere horretan mantenduko da, %13,1ak plantilla gehitzeko aukera ikusten du eta %8,8ak dio gutxitu egingo dela.

Bilakaeraren laburpen-grafikoa

Jarraian, aztertutako azken bi hiruhilekoetako aukeren adierazle partzialak eta osoak ageri dira:

Enpresen aurreikuspenak_BancaparaEmpresas

 

Azterketan, bestelako adierazle interesgarriak ere aztertzen dira; hala nola, esportazioen bilakaera azken urtean zehar, berrikuntzarako edo I+G arloko ekimenetarako jarritako salmenta-kopurua, bezeroei kobratzeko epea eta enpresek banku-finantzaketa eskuratzearen inguruan duten iritzia.

 

Informazio gehiago nahi baduzu, esteka honen bitartez deskarga dezakezu.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*