Perspectivas economicas_banca para empresas

Euskal enpresen konfiantza jaitsi egin da, baina langile kopurua handitzea espero dute

Laboral kutxa

21 abendua, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Enpresen Konfiantza Indizea jaitsi egin da zertxobait Euskadin, 2018ko lehenengo hiru hilabeteetarako; aurreko hiruhilekoan 57,8koa zen, eta 56,8koa da oraingoan. Hala ere, enpresak hedapen-zonaren (50) gainetik daude. Horixe erakusten du LABORAL Kutxaren Ikerketa Departamenduak egindako Enpresen Konfiantzari buruzko azterlanak.

Enpleguari dagokionez, txosten horrek nabarmentzen du Euskadiko enpresa gehienek, % 74,6k hain zuzen ere, langile kopuruari eustea espero dutela urte amaierara begira eta, gainera, euskal sozietateen % 6,1ek bakarrik aurreikusten duela langile kopurua murriztea, eta enpresen % 19,1ek, ordea, langile kopurua handitu nahi duela.

Aldagaiak banan-banan aztertzen jarraitzen badugu, eta fakturazioari dagokionez, enpresek aurreikuspenak onak dira datorren urteko lehenengo hiru hilabeteetarako. Enpresen % 59,1ek uste du salmenta-mailari eutsiko diola, eta % 30,5ek uste du hobetu egingo dituela diru-sarrerak; enpresen % 10,4k bakarrik aurreikusten du bere negozio-bolumena murriztuko dela.

Gainera, eskari-bolumenaren hobekuntza nabarmena gertatuko den uste argia dagoela jasotzen du txostenak; inkestatutakoen % 58,2k bolumen horri eustea espero du, eta % 30,3k uste du hobetu egingo dela eskaria. % 11,5ek, azkenik, eskari-bolumena jaitsi egingo dela aurreikusten du.  Prezioei dagokienez, baina, egonkortasuna da nagusi; inkestatutakoen % 74,9ren iritziz, prezioek bere horretan jarraituko dute lehenengo hiruhilekoan. Gainerako enpresei dagokienez, % 14,1en iritziz, prezioak igo egingo dira, eta gainerako % 11ak uste du jaitsi egingo direla.

Inbertsioen bolumenari dagokionez, badirudi beren ekoizpen-gaitasuna handitzeko asmoa dutela enpresek eta, ondorioz, baita langile kopurua handitzeko asmoa ere.

Berrikuntza, finantzazioa eta esportazioak

Hauek dira txostenean aztertu diren beste gaietako batzuk. Horrela, inkestatutakoen % 59,2ren iritziz, eutsi egin diete kanpoko salmentei; % 25,5ek, berriz, salmenta horiek hobetu egin direla uste du.

Banku-finantzazioa eskuratzeari buruz ere eman duten beren iritzia enpresek; % 69,2k adierazten du berdin mantendu dela likidotasuna eskuratzeko aukera, eta % 23,2, berriz, hobetu egin dela.

Azkeneko urtean enpresek berrikuntzan inbertitu dutenari eta salmenta-portzentajeari dagokionez, enpresen % 66,9k aitortzen du fakturazioaren % 0 eta % 0,5 artean bideratzen duela I+G+b-ra; % 5,9k, berriz, fakturazioaren % 5 baino gehiago bideratzen du arlo horretara.

Izan al du eraginik enpresetan Kataluniako krisiak?

Enpresa gehienek, % 82,2k, uste du ez duela eraginik izan bere emaitzetan; % 17,8k, berriz, kontrako iritzia du. Azken horien artean, % 31,7k uste du zuzeneko eragina izango duela beren erosketa edo salmentetan; gainerako % 68,3ak, berriz, eragin hori zeharkakoa izango dela uste du.

Bilakaera-grafikoa

Ondorengo grafikoan argi ikus daiteke bilakaera, 2017ko azkeneko hiruhilekoarekiko:

Confianza empresarial_1trimestre2018_Banca para Empresas

Enpresen Konfiantzari buruzko azterlan osoa eskuratu nahi baduzu, klikatu hemen.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*