Confianza empresarial_Banca para Empresas

Euskal enpresen konfiantza hobetu da 2019ko bigarren hiruhilekoan

Laboral kutxa

14 martxoa, 2019 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Euskadiko Enpresen Konfiantza Indizeak 2019ko bigarren hiruhilekoan aurreko hiruhilekoaren balioa (54,2) gainditu du, 57,5eko emaitzarekin. Enpresek ikuspegi baikorragoa dute ekonomiaren bilakaerari dagokionean, 2019ko bigarren hiruhilekoari begira, LABORAL Kutxako Azterketen Departamentuak egindako azterketaren datuen arabera.

Baikortasun hori jarraian aztertuko ditugun gainerako  aldagaietara ere iritsi da:

Ingurune ekonomikoa

Ingurune ekonomikoaren gainean enpresen %66,9ak uste du bere horretan mantenduko dela, eta %11,2ak hobetu egingo dela.

Fakturazioa

Fakturazioari dagokionez, enpresen aurreikuspenak aldekoak dira 2019ko bigarren hiruhilekoari begira. Erantzunak banatu egiten dira bere horretan mantenduko dela (%51,6) eta hobetu egingo dela (%36,3) uste dutenen artean; aldiz, %12,1aren ustez, fakturazioa okertu egingo da.

Jardueraren bilakaera

Aurreko adierazlearekin bat eginez, %65,7ak uste du jardueraren bilakaerak berdin jarraituko duela, %20,4ak hobea izango dela eta %13,8ak okertu egingo dela.

Eskariak

Inkesta egindako %51,2ak espero du kopurua mantentzea, %36,6ak hobetzea eta %12,5ak gutxitzea. Horrekin esan dezakegu enpresek eskarien kopurua gehitzeko itxaropen argia dutela.

Prezioak

Inkesta egindako %73,4aren ustez, bere horretan mantenduko dira bigarren hiruhilekoan zehar. Gainerako enpresei dagokienean, %19,4ak uste du prezioak igo egingo direla eta gainerako %7,3ak jaitsi egingo direla.

Errentagarritasuna

Eragiketen errentagarritasunaren inguruko itxaropenez galdetuta, erantzunen %66,1ak balio “bera” biltzen du, %20,4ak balio handiagoa, eta %13,5ak errendimendu txikiagoak izatea espero du.

Inbertsioa

Enpresen %70,9ak uste du bere horretan mantenduko dela 2019ko bigarren hiruhilekoan, eta %18,7ak gehitu egingo dela. Beraz, galdetutakoen %10,4aren ustez, inbertsioak gutxitu egingo dira.

Enplegua

Azkenik, enpresen %76,5aren iritziz, enplegua bere horretan mantenduko da, %17,6ak plantilla gehitzeko aukera ikusten du eta %5,9ak dio gutxitu egingo dela.

Bilakaeraren laburpen-grafikoa

Jarraian, aztertutako azken bi hiruhilekoetako aukeren adierazle partzialak eta osoak ageri dira:

Azterketan, bestelako adierazle interesgarriak ere aztertzen dira; hala nola, esportazioen bilakaera azken urtean zehar, berrikuntzarako edo I+G arloko ekimenetarako jarritako salmenta-kopurua, bezeroei kobratzeko epea eta enpresek banku-finantzaketa eskuratzearen inguruan duten iritzia.

Informazio gehiago nahi baduzu, esteka honen bitartez deskarga dezakezu.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*