Confianza empresarial_Banca para Empresas

Euskal enpresek konfiantzari eutsiko diote 2019ko lehen hiruhilekorako

Laboral kutxa

18 abendua, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

2019ko lehen hiruhilekoari begira, Euskadiko Enpresen Konfiantza Indizea aurreko hiruhilekoaren “ia berdina” da, 54,2ko emaitzarekin. Izan ere, enpresek ekonomiaren bilakaera antzekoa izango dela uste dute 2019ko lehen hiruhilekoan, LABORAL Kutxako Azterketen Departamentuak egindako azterketako datuen arabera.

Hala ere, aipatu txostenean, oro har, nabari da enpresek beren produkzio-ahalmena gehitzeko asmoa dutela, eta, azken finean, langile-kopurua gehitzeko asmoa datorren urtearen hasiera aldera. Ikus dezagun, beraz, ikuspegi optimista hori mantentzen den jarraian aztertuko ditugun gainerako aldagaietan ere:

Ingurune ekonomikoa

Ingurune ekonomikoari dagokionean, enpresen %58,8ak uste du bere horretan mantenduko dela, baina %13,9aren ustez, hobetu egingo da.

Fakturazioa

Fakturazioari dagokionez, enpresen aurreikuspenak aldekoak dira 2019ko lehen hiruhilekoari begira. Erantzunen artean, batzuek bere horretan mantenduko dela uste dute (%52,7) eta besteek hobetu egingo dela (%31); aldiz, soilik %16,4aren ustez, fakturazioa okertu egingo da.

Jardueraren bilakaera

Aurreko adierazlearekin bat etorriz, %60,6aren ustez, jardueraren bilakaerak berdin jarraituko du, %21,2arentzat hobea izango da eta %18,1arentzat okerragoa.

Eskaerak

Inkesta egindakoen %58ak espero du bolumenari eustea, %27,4ak hobetzea, %14,6aren ustez, kopuruak behera egingo du. Beraz, esan dezakegu gauza argia dela enpresek eskaera-kopurua gehitu nahi dutela.

Prezioak

Inkesta egindakoen %74,3aren ustez, prezioak bere horretan mantenduko dira lehen hiruhilekoan zehar. Gainerako enpresetatik, %14,6ak uste du prezioek gora egingo dutela eta gainerako %11,1ak jaitsi egingo direla.

Errentagarritasuna

Eragiketen errentagarritasunaren aukerei buruz galdetuta, %68,6ak dio “berdin” mantenduko direla, %15,9ak handiagoak izango direla eta %15,5ak errendimendu baxuagoak lortuko dituela pentsatzen du.

Inbertsioak

Enpresen %71,7aren ustez, bere horretan mantenduko dira 2019ko lehen hiruhilekoan zehar, eta %17,3ak uste du gehitu egingo direla. Beraz, %11,1aren arabera, jaitsi egingo dira.

Enplegua

Azkenik, enpresen %76,5aren iritziz, enplegua mantendu egingo da, %17,3ak uste du plantilla handituko duela, eta, hain justu, %6,2ak, guztiz bestelakoa ikusten du.

Bilakaeraren laburpen-grafikoa

Jarraian, aztertutako azken bi hiruhilekoetako adierazle partzialen balioa eta aukeren kopuru osoa agertzen dira:

Grafico evolucion_Banca para Empresas_Primer trimestre 2019

Azterketan, bestelako adierazle interesgarriak aztertzen dira; hala nola, azken urtean zehar esportazioek izandako bilakaera, berrikuntzarako edo I+G arloko ekimenetarako salmentatik jarritako portzentajea, bezeroei kobratzeko epea eta enpresek duten iritzia bankuen finantzaketa lortzearen inguruan.

Informazio osoa nahi baduzu, esteka honetan deskarga dezakezu.

 

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*