confianza-empresarial_banca-para-empresas_2

Euskal enpresak ez dira oso baikor agertzen 2017. urtearekiko

Laboral kutxa

20 abendua, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Ziurgabetasuna da berriro ere euskal ekonomian. LABORAL Kutxak euskal enpresei 2017ko lehen hiruhilekorako enpresa-konfiantzaren indizearen gainean egindako azken inkestan ondorio nagusi horretara iritsi ginen.

Emaitzen arabera, lehen hiruhilekorako konfiantza-indizea 2016ko azken hiruhilekokoa baino apur bat hotzagoa da. Zehazki, 55,1etik 53,2ra pasa da indizea. Hala ere, emaitza positiboa dela esan dezakegu, 50etik gorako zenbatekoak zabalkuntza adierazten baitu.

Aurreko hiruhileko ikuspegia baino ikuspegi ezezkorrago hori ageri da, baita ere, enpresek ingurune ekonomikoaren inguruan dituzten itxaropenetan: %68,5ak bere horretan mantenduko dela dio eta %17,5ak hobetu egingo dela.

Modu berean, fakturazioari dagokionez, euskal enpresek bere horretan jarraituko duela edo hazi egingo dela uste dute (%60,9 eta %27,6, hurrenez hurren), eta, ondorioz, gehienek baikor ikusten dute haien jardueraren bilakaera; soilik %11,4ak, aldiz, okertu egingo dela uste du.

Baina berehala zalantza sortzen da; alegia, fakturazioa eta jarduera hobetzeko, saldutako kopuruak edo prezioak gehituko ote diren jakin nahi da. Ildo horretan, emaitzak zuhurragoak dira eskaera-kopuruari dagokionez. Inkesta egindakoen %61,2ak espero du kopurua bere horretan mantentzea eta %26,5ak hobetzea; %12,2ak, ordea, jaitsi egingo dela uste du.

Aitzitik, prezioei erreparatzen badiegu, egonkortasuna da nagusi; izan ere, galdetutakoen %78,6aren ustez, bere horretan mantenduko dira urria eta abendua artean.

Bestalde, %67,7aren iritziz, negozioen errentagarritasunak “berdin” jarraituko du, aldaketarik gabe urte amaitu bitarte. %14,3ak uste du gehitu egingo dela eta %18arentzat etekinak baxuagoak izango dira.

Horrez gain, euskal konpainiek ekoizteko ahalmenari eta langile-kopuruari eusteko asmoa dute. Zehazki, enpresen %79,3ak, enpleguari eustea espero du, %12,6ak kopurua gehitzea, eta %8,2ak, aldiz, langile-kopurua murriztuko duela uste du.

Zer-nolako eragina du Donald Trumpen garaipenak euskal ekonomian?

Emaitzen arabera, inkesta egindakoen %81,1ak eragin negatiboa izango duela pentsatzen du; aldiz, %18,9ak ondo ikusten du.

Paneleko enpresak baikorragoak dira bere negozioan garaile izatearen efektuak adieraztean. Soilik %3,4aren ustez, inplikazioak garrantzitsuak izango dira, eta %39,3ak ez du inolako efektu negatiborik espero.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*