Confianza empresarial_Banca para Empresas

Euskal enpresak apur bat baikorragoak dira 2020ko bigarren hiruhilekoari begira

Laboral kutxa

9 martxoa, 2020 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Oharra: Egungo Koronabirusak aurreikuspen guztiak gainezkatu ditu eragiten ari den alarma soziala eta datuak direla-eta, eta, ondorioz, eragina izaten ari da ekonomian. Ondorengo inkestan jasotako emaitzak otsailaren 4tik 17ra egindakoetakoak dira, gure eremuan oraindik ere birusaz hitz egiten ez zen garaikoak. Enpresa-arloko Konfiantzaren hurrengo hiruhileko inkestan kontuan hartuko dira izandako inpaktua eta horren aurreikuspena.

———————————————————————————–

Euskadiko Enpresen Konfiantza Indizeak 2020. urte berriko bigarren hiruhilekoaren aurreko hiruhilekoko 46,2ko indizearekin alderatuta, hobekuntza nabaritu da, % 51,6ko emaitzarekin. Interpretazioa hauxe da: enpresek ikuspegi positiboagoa dute ekonomiaren bilakaerari buruz, 2020ko lehenengo hiruhilekoari begira, LABORAL Kutxako Azterketen Departamentuak egindako azterketaren datuen arabera.

Gainera, indizearen balioa 50etik behera dagoenez, uzkurdura-eremuan gaude, beste eremu geografiko interesgarri batzuetan lortutako datuekin bat. Espainian, esaterako, 51,5ko datua lortu zen urtarrilan, eta Eurogunean (51,3ko datua urtarrilan).

Ondoren, aldagai nagusien laburpen laburra eskaintzen dugu:

Ingurune ekonomikoa

Enpresek ingurune ekonomikoari buruz dituzten aurreikuspenei dagokienez, % 57,9k uste du egoerak bere horretan jarraituko duela, eta % 10,3k hobetu egingo dela. Ikus daitekeenez, aurreko hiruhilekoan baino onuragarriagoa da ikuspegia.

 

Fakturazioa

Enpresek fakturazioaren harira dituzten aurreikuspenek onera egin dute 2020ko lehenengo hiruhilekoari begira: % 55,4ren ustez, mantendu egingo da eta % 28,6ren ustez, hobera egingo du. Enpresen % 16,4k uste du fakturazioa txarragoa izango dela.

 

Jardueraren eboluzioa

Aurreko adierazlearekin bat, % 63,3k uste du ez dela aldaketarik egongo, eta % 14,5k hobera egingo duela. Alabaina, % 22,2k uste du jarduerak txarrera egingo duela.

 

Eskabideak

% 56,3k uste du bolumenean ez dela aldaketarik egongo, eta % 26,7k hobera egingo duela. Enpresen % 17k, ordea, eskabideen bolumenak behera egingo duela uste du. Hori dela eta, emaitzek diote eskabide-mailak onera egingo duela.

 

Prezioak

% 74,9k uste du prezioek bere horretan jarraituko dutela bigarren hiruhilekoan. Gainerako enpresen artean, % 11,6k erantzun du prezioak igo egingo direla eta % 13,5ak behera egingo dutela.

 

Errentagarritasuna

Eragiketen errentagarritasunaren inguruko aurreikuspenei dagokienez, inkestari erantzun diotenen % 67,2k “berdin” jarraituko duela uste du, enpresen % 13,8ren iritziz, handiagoa izango da, eta % 19k, azkenik, etekin txikiagoak espero ditu.

 

Inbertsioa

Inbertsio-bolumenari dagokionez, enpresen % 64,6k uste du eutsi egingo diotela 2020ko bigarren hiruhilekoan. % 18,3k, berriz, inbertsio-bolumenak gora egitea espero du. Horrenbestez, gainerako % 17ak uste du behera egingo duela.

 

Enplegua

Azkenik, enpresen % 77,8k erantzun du enpleguan ez dutela aldaketarik espero; % 13,8k langile-taldea handitzeko itxaropena du eta % 8,4k guztiz kontrakoa, plantilla murriztu egingo duela.

Orain arte azterturiko datuen arabera, egoera aurreko hiruhilekoan baino onuragarriagoa da. Eta, ondoren ikusiko dugunez, badirudi enpresek badutela asmorik ahalmen produktiboari eusteko eta, azken finean, langileen kopurua handitzeko.

 

Bilakaeraren laburpen-grafikoa

Jarraian, aztertutako azken bi hiruhilekoetako aukeren adierazle partzialak eta osoak ageri dira:

Enpresen aurreikuspenak_Banca para Empresas

Azterketan, bestelako adierazle interesgarriak ere aztertzen dira; hala nola, esportazioen bilakaera azken urtean zehar, berrikuntzarako edo I+G arloko ekimenetarako jarritako salmenta-kopurua, bezeroei kobratzeko epea eta enpresek banku-finantzaketa eskuratzearen inguruan duten iritzia.

Informazio gehiago nahi baduzu, esteka honen bitartez deskarga dezakezu.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*