nga-show_banca-para-empresas_

Euskal elikadura-industriak Estatu Batuetako merkatua lortu nahian

Laboral kutxa

24 urria, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Martxoan, hainbat bezerori merkataritza-misio baterako gonbita luzatu genien, The NGA Show-ra, hain zuzen. Estatu Batuetako banaketa-azokarik handiena da, eta, bertan, elikadura-produktuak erakusten dira. Bidaia arrakastatsua izan zen, eta aukera ederra izan genuen Estatu Batuetako merkatuan elikagaiak esportatzeko moduaren inguruko sekretu guztiak ezagutzeko. Besteak beste, horren berri izan zuten Angulas Aguinagak, Araex Taldeak eta Euskadiko Elikadura Klusterrak.

Era horretako jardunaldi batera joatearekin AEBetako elikaduraren merkataritza-kate nagusienak ezagutzeko ateak irekitzen dira. Eta kanpora ateratzen diren enpresen jarduera bultzatu nahi dugunez, bisita berriro egitea erabaki dugu 2017ko otsailaren 12an eta 15ean.

Parte hartu nahiko zenuke NGA show-n?

Jardunaldian 3.000tik gora lagun biltzen dira, 300 erakustoki baino gehiago jartzen dira, eta 30 workshop baino gehiago izaten dira. Besteak beste, honako hauetarako aukera izango duzu:

  • Zure irudi korporatiboa ezagutzera ematea eta produktuak eta/edo zerbitzuak
  • Estatu Batuetako merkatuan zure lehiakideek zer egiten duten zuzenean ezagutzea.
  • Elikadura-produktuak Estatu Batuetara esportatzeko aukerak gehitzea.
  • Erosleak izan daitezkeenak erakartzea, haiekin salmentak indartzeko harreman komertzialak abian jartzeko.

Gainera, LABORAL Kutxan azokara joateko aukera emateaz gain, lan pertsonalizatuen agenda antolatuko dizugu, harremanetan jartzeko eta elkarrizketak egiteko zure enpresaren produktuaren eta interes zehatzen arabera.

Etorriko zara gurekin misio komertzial honetara?

Ziur baldin badakizu, eskatu doako gonbidapena e-maila bidaliaz helbide honetara: laboral.kutxa.empresas@laboralkutxa.com. Ez zara damutuko! Eta oraindik argi ez baduzu, 2016ko urriaren 31ra arte pentsa dezakezu.

Ez ahaztu egunak: 2017ko otsailaren 12 eta 15 artean. Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi laboral.kutxa.empresas@laboralkutxa.com helbidera; atsegin handiz lagunduko dizugu.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*