Confianza-empresarial_Banca-para-Empresas-3.jpg

Euskadiko enpresen konfiantza hobea da

Laboral kutxa

9 martxoa, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

2018ko bigarren hiruhilekoko ekonomiaren bilakaeraren inguruan, euskal enpresen itxaropenak “apur bat hobetu” dira aurreko hiruhilabetearekin alderatuta, LABORAL Kutxako Azterketen Departamentuak enpresen konfiantzaren inguruan egiten duen inkestaren arabera. Orain, ekonomiaren bilakaera onean konfiantza enpresa gehiagok dute, eta, horrela, datuak positiboagoak dira (61,7) Estatu osokoak (urtarrileko datua: 56,7) eta EBkoak (57,5) baino.

Txostenaren helburua da Euskadiko egoera ekonomikoaren azterketan eta analisian erreferentea izatea, eta inkesta egindako konpainien %57,2ak uste du ingurune ekonomikoa bere horretan mantenduko dela, %36,4ak hobetu egingo dela eta gainerakoek okerragoa izango dela.

Euskal enpresen gehiengoaren ustez (%50,2), fakturazioa bere horretan mantenduko da, %42,4ak dio hobetu egingo dela (aurreko hiruhilekoan %30,5), eta gainerako %7,4ak jaitsi egingo dela. Eta adierazle horrekin bat etorrita, %55arentzat jardueraren bilakaerak berdin jarraituko du, %38,8arentzat hobetu egingo da eta %6,1entzat okertu.

Dena den, “zalantza” sortzen da; alegia, fakturazioa eta jarduera hobetzeko itxaropenak “saldutako kopuruen edo prezioen igoeran oinarritzen diren”, nahiz eta emaitzek erakutsi eskaeren kopurua “hobetzeko aukera argia” dela. Atal honi dagokionez, inkesta egindakoen %50,5ak espero du eskaerak bere horretan mantentzea, %42,1ak hobetzea eta soilik %7,4ak okerragotzea.

Prezioei dagokienean, ordea, egonkortasuna da nagusi, galdetutakoen %78ak uste baitu bere horretan mantenduko direla laugarren hiruhilekoan zehar. %13,6aren ustez, igo egingo dira, eta %8,4ak dio jaitsi egingo direla.

Eragiketen errentagarritasun-aukerei buruz galdetuta, %70,6ak erantzun du “berdin” jarraituko dutela; aldiz, %17,8ak uste du handiagoa izango dela eta %11,7ak errendimendu baxuagoak lortuko dituela.

Inbertsio-bolumena bere horretan mantenduko da enpresen %73,1arentzat, %18,8aren ustez, ordea, gehitu egingo da eta %8,1aren ustetan, jaitsi.

Eta, azkenik, %70,9arentzat enplegua bere horretan mantenduko da, %23,9ak plantilla gehitzea espero du eta gainerako %5,2arentzat aurkakoa gertatuko da.

Bilakaeraren laburpen-grafikoa

Expectativas empresariales_Banca para Empresas

LABORAL Kutxaren txostenean, halaber, esportazioen bilakaerari buruzko informazioa jaso da, konfiantza-indizearen barrukoa ez den datua. %58,4arentzat, esportazioak berdin mantendu dira, %22,1entzat hobetu egin dira eta %19,5arentzat okerragotu.

Azken urte honetan zehar berrikuntzarako edo I+G+b ekimenetarako zuzendutako salmenten portzentajeari dagokionez, %68,7 gutxieneko balioetan kokatzen da (%0 eta %0,5 artean); aldiz, %7,1ak %5 baino gehiago horretarako jartzen du.

Bezeroei kobratzeko epea ez da aldatu galdetutako %77,8arentzat, eta %15,2ak uste du bankuaren finantzaketarako joerari ere eutsi zaiola.  %7,1aren ustez, hobetu egin da; aldiz, %8ak horren aurkakoa pentsatzen du.

Amaitzeko, inkesta egindakoen %68,4aren ustez, bankuaren finantzaketara jotzeko joera bere horretan mantendu da azken urtean zehar. Gainerako enpresei dagokienez, %24,6arentzat hobetu egin da eta %7,1entzat okertu.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*