buber-sariak_premiados_banca-para-empresas

Etorkizunari begiratu zioten 2016ko Buber Sariak

Laboral kutxa

25 azaroa, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Aurten ere Buber Sariak 2016 sariak babestuko ditugu Bizkaiko Foru Aldundiarekin. Lehiaketa honek urtero Internet & Euskadi Elkarteak sustatzen dituen web-orririk, blogik eta euskal teknologia-proiekturik onenak saritzen ditu.

Urte honetakoa Bilboko Itsas Museoan egin da. Hasieran txalaparta saio bat egin zen eta Datorrena 2017 hitzaldiak egin ziren, 2017. urteari begira dauden joera teknologikoei buruz hitz egiteko. 

Asier Aleak, Bizkaiko Foru Aldundiko Kanpo Sustapenerako eta Turismorako Saileko zuzendariak, bere liburua aurkeztu eta Big Datari buruz hitz egin zuen.

Ondoren, Luis Javier Pérezen (About Basque Country) historia eta helburuak ezagutu genituen, hots, kanpoko eta barneko euskaldunak teknologia berriak erabiliz lotzea. Gero, Monika Mediavillak (IkasRoom) hitzaldi garrantzitsua eman zuen: “Josturarik gabeko ikaskuntzaren erronka” (Seamless Learning).

Eta, nola izango da etorkizuneko banka? Ander Toñak, LABORAL Kutxakoak, banka kooperatibo honen etorkizuna iragarri zuen, eta zentzu horretan oso argi dauka: “Gure negozioa konfiantzan oinarrituta dago, eta konfiantza hori pertsonek ematen dute. Teknologiak pertsonak hurbiltzen gaitu, eta beraz, datorren etorkizuna garapen teknologikoak hoberen egiten dakiguna egiten jarraitzeko ematen digun aukera gisa ikusten dugu. Gugan konfiantza duten pertsonen beharrei erantzutea eta horiek kudeatzea”.


Azken hitzaldian Natalia Perez de Burgos youtuberrak eta bere taldeak (Kolalak Studios) hitz egin zuten: ‘Ikus-entzunezko komunikazioa, mitoak eta legendak’.

Ondoren, kategoria bakoitzaren Buber Sariak sariaren irabazleak jakinarazi zituzten:

– Euskarazko web-orria edo proiektua

http://www.kaixomaitia.eus

– Software libreko web-orria edo proiektua

http://www.moveontracker.org

– Gastronomia eta turismoren arloko web-orria edo proiektua

http://fundacionabastos.com

– Herritarrek parte hartutako web-orria edo proiektua

http://www.goiener.com

– Lehen mailako nekazaritza-sektorea /Makina-erreminta eta industriako web-orria edo proiektua

http://baratzeparkea.ekogunea.eus

– Web edo proiektu berritzailea

http://viparea.athletic-club.eus

– Merkataritzaren arloko weba edo proiektua

http://misohinutricion.com

– Nazioartekotzeko edo enpresako web-orria edo proiektua

http://www.spiuk.com

– Gizarte arloko web edo proiektua

http://www.aspanovasbizkaia.org

buber-sariak_premiados_banca-para-empresas

Hemendik zorionak ematen dizkiegu edizio berri honetan beren proiektuak aurkeztuz parte hartu duten enpresa, profesional eta ekintzaile guztiei, eta batez ere zorionak irabazleei.

Datorren urtean gehiago! Ordura arte!

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*