Pyme gran empresa_Banca para Empresas

Eteak enpresa handi bilakatzeko duen bidea

Laboral kutxa

15 ekaina, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Nola diseinatu prozesuen mapa artikuluan azaltzen dizkizugu enpresa handi bilakatzeko horrek eskaintzen dizkizun abantailak. LABORAL Kutxaren Compyte planak ere hazten laguntzen dizu, lehiakorragoa izaten eta hobetu beharreko arloak ezagutzen erakusten baitizu. Eta artikulu honetan emango dizkizugun hiru aholkurekin, zure negozioa arrakastaz transformatu ahal izateko beste gako batzuk ematea espero dugu.

Etea enpresa handi bilakatzeko urratsak:

1. Konpainia hazteko plana diseinatzea

Bertan, nola dibertsifikatu aztertu behar duzu:

  • Produktuak edo zerbitzuak
  • Saltzen diren merkatuak (hau da aukerarik ohikoena)
  • Bezeroak

Produktuak edo zerbitzuak dibertsifikatzea aukeratuz gero, honako hauek aztertu behar dituzu:

  • Zure lehia
  • Zure bezeroak izan daitezkeenak

 Zure merkatua hazten ari bada:

  • Berrikuntzan inbertitu, zure lehiari aurre hartzeko eta zure bezeroen zorroa handiagotzeko.

Kontrata ezazu kanpoko norbait zure zabaltze-planen bideragarritasuna azter dezan.

2. Hazkundea nola finantzatu aztertzea

Horretarako, hainbat aukera dituzu:

Saia zaitez hazkundea erakunde publikoen diru-laguntzetan ez oinarritzen.

3. Erakundean aldaketak egitea

 Puntu honetan kontuan izan denborak:

  • Epe laburrera: sartu korporazio handietako esperientziadun zuzendariak, zure etea enpresa handi bilakatzen lagun zaitzaten.
  • Epe ertain/luzera: kontratatu talentu gazteak zure enpresan hazteko aukera izan eta karrera profesionala garatu dezaten.
  • Lehentasuna eman berrikuntza, nazioartekotze eta marketing arloei.

Zure langileak presta itzazu aurkezten diren erronka berriak bere gain hartu ditzaten.

Enpresa handi bilakatzen ari den etearen kasu praktikoa

Talleres Hadimek 2008. urtean sortu zen, toki-eremuan zerbitzu mekanizatua emateko helburuarekin. Baina, jarduera-eremua aldatzen joan zen, eta 2010. urtean estatu-mailan zerbitzua ematen hasi ziren. Handik bi urtera, nazioartekotzera igarotzea erabaki zuten, eta, horretarako, negozio-mota egokitu zuten. Gaur egun, forjaketa-osagarriak saltzen dituzte doitasun-maila altuko ekipoentzat material mota guztietan.

Nazioartekotzeko prozesua toki- eta estatu-mailakoaren antzera burutu zuten. Egoitzan hasi ziren lanean zituzten baliabideekin, nazioarteko bezeroak modu aktiboan bilatuaz, harremanak eginaz eta bisitatuaz eta hainbat herrialdetako azoketara joanaz.

Talleres Hadimek-ek nazioartean izandako bilakaera hain positiboa izan zenez, 2015ean esportazioarekin salmenten %25a lortu zuten. Gaur egun, haien helburua da %50era iristea.

Hori lortzeko, bi jarduera-ildo ezarri dituzte:

  • Merkatua irekitzea herrialde gehiagotan
  • Oil and gas-en merkatua zabaltzea. Erauzketaren edo finketaren beste fase batzuetan parte hartzea.

Prozesuan aurkitu diren arazoak

Bezero potentzialak bilatzea izan da arazo nagusia. Nahiz eta enpresen datu-baseak erabili, gauza konplikatua da. Gainera, ezin dute estrategia komertzial bera jarraitu herrialde ezberdinetan, saltzeko modua asko aldatzen baita herrialde batetik bestera, baita Europar Batasunean daudenen artean ere; beraz, herrialde bakoitzera egokitu behar dute.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*