Ayudas2019_Banca para Empresas

Epea ireki da I+G eta berrikuntzarako laguntzako Hazitek eta Alava Innova programetan eta inbertsiorako eta lehiakortasuna hobetzeko Erein programan izena emateko

Laboral kutxa

18 urtarrila, 2019 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Erein: ekoizpen eta lehiakortasunaren hobekuntzako inbertsiorako 2019ko laguntzak

2019ko otsailaren 28ra bitarte eska ditzakezu laguntzak industriarekin, turismoarekin edo Euskadiko landa-gunean enpleguari eustea eta enplegua gehitzea laguntzen duten zerbitzuen eskaintza ezartzearekin loturiko jarduerak sortzeko eta garatzeko.

Zenbatekoa

%45era bitarte puntuazioaren arabera eta enplegua sortzeko: 5.600€.

Hazitek: I+G proiektuak, izaera lehiakor eta estrategikokoak

2019ko martxoaren 14ra bitarte enpresa handia edo etea bazara edo enpresa-elkarte batekoa bazara. Industria-ikerketako edo Garapen Esperimentaleko jarduerak jorratzen dituzten I+G proiektuetarako laguntzak eska ditzakezu.

Zenbatekoa

Izaera lehiakorreko proiektuetarako:

  • Industria-ikerketa: diru-laguntza izan dezaketen kostuen %40ra bitarte, funtsezko ebaluazio-irizpideetan lortutako puntuazioaren arabera.
  • Garapen esperimentala: diru-laguntza izan dezaketen kostuen %25era bitarte, funtsezko ebaluazio-irizpideetan lortutako puntuazioaren arabera.
  • Lankidetza transnazionala, ERANETS ekimenen kasua bezala, diru-laguntza izan dezaketen kostuen %5 gehiago, betiere enpresa batek ez badu berak bakarrik diru-laguntza izan dezaketen kostuen %70a baino gehiago.

Edonola ere, diru-laguntza ez itzulgarriaren gehieneko zenbatekoa 250.000 eurokoa izango da erakunde onuradun bakoitzeko eta urteko.

Izaera estrategikoko proiektuetarako:

  • Industria-ikerketa: diru-laguntza izan dezaketen kostuen %50era bitarte, funtsezko ebaluazio-irizpideetan lortutako puntuazioaren arabera.
  • Garapen esperimentala: diru-laguntza izan dezaketen kostuen %25era bitarte, funtsezko ebaluazio-irizpideetan lortutako puntuazioaren arabera.»

Alava Innova: berrikuntzarako laguntzak

2019ko martxoaren 29ra bitarte, Araban jarduera-zentroa duten ETEek, autonomoek edo zentro teknologikoek eta/edo ikerketa-zentroek berrikuntzarako eta lehiakortasuna hobetzeko laguntzak eska ditzakete: produktuan edo zerbitzuan, ekoizpen-prozesuetan, antolamendu eta marketingean edo 4.0 Industriaren baitan.

Zenbatekoa

%50era bitarte, enpresa-tamainaren arabera eta diru-laguntza izan dezaketen gastu onartuen arabera.

Zure enpresak 2019-2020 denboraldian aktibo finkoetan inbertitzeko asmoa badu, baina informazio gehiago behar baduzu, ez kezkatu: LABORAL Kutxak eta Partners Global Funding-ek zure eskura jarri dute kontsultarako inprimakia, zure konpainiak aipaturiko diru-laguntza horiek edo beste batzuk eskura ditzakeen guk baloratu ahal izateko.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*