Programa GAUZATU_Banca para Empresas

Epea ireki da GAUZATU laguntza industrialen programan izena emateko

Laboral kutxa

3 uztaila, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Gaurtik hasi eta datorren irailaren 12ra bitarte, euskal Enpresa Txiki eta Ertain guztiek (ETEak), erauzketa industrialeko ETEak, eraldatzaileak, produktiboak, aurrekoei loturiko zerbitzu teknikoetakoak (produktua-prozesuarekin lotuak) badira, eskaera aurkez dezakete Oinarri Teknologikoko Eteak eta/edo Ete berritzaileak sortzeko eta garatzeko laguntzak lortzeko.

Programan, diruz lagundu daitezkeen gastuen artean honako hauek aurkitzen dira:

Aktibo finkoak erosteko inbertsioa, enpresaren aktiboan sartuko direnak:

  • Jabetza Industriala eta Patenteak.
  • Aplikazio informatikoak.
  • Lursailak eta ondasun naturalak.
  • Eraikuntzak.
  • Instalazio teknikoak.
  • Makineria.
  • Tresnak.
  • Bestelako instalazioak.
  • Informazio-prozesuetarako ekipoak.

Garrantzitsua!

Laguntzak egin beharreko inbertsioen laguntza itzulgarri proportzionalak izango dira, betiere gutxienez 120.000 euroko inbertsioa onartuta badute eta, aldi berean, enpleguen mantentzea eta/edo sortzea ekartzen badute, gehienez 24 hilabeteko denboraldian.

Zenbatekoa:

Aurrerakin itzulgarriak laguntza izan dezakeen inbertsioaren %35era bitartekoak izan daitezke:

  • Gehienez 150.000 euro sortutako enpleguarengatik
  • Gehienez 1.500.000 euro

Zure enpresak 2018-2019 denboraldian aktibo finkoetan inbertitzeko asmoa badu baina informazio gehiago behar izanez gero, ez kezkatu; izan ere, LABORAL Kutxak eta Partners Global Funding-ek zure eskura jarriko dugu kontsulta egiteko inprimakia, zure konpainiak aipatu diru-laguntza hauek edo beste batzuek eskuratzeko aukera izan dezakeen aztertu ahal izateko.

Guk lagundu nahi dizugu! Irailaren 12ra bitarte eman dezakezu izena.

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*