San Fermin_txupinazo_banca para Empresas

Enpresentzako Bankaren 6 post, entzierroetako “gosaria” baino lehen irakurri beharrekoak

Laboral kutxa

10 uztaila, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Dagoeneko prest izango duzu iruindar jantzia: atorra, galtza edo gona zuria, gerrikoa eta jaietako zapi gorria, San Fermin jaiak ospatzeko. Hori dela-eta, pentsatu dugu oso ondo etorriko zaizula entzierroetako “gosaria” baino lehen ezagutzea hautatu ditugun sei postak.

Eta zergatik sei? Txupinazoaren eguna eta jaiak hasten diren eguna delako! Beraz, arretaz begiratu zuretzat egindako testu-aukeraketa. Ziur gaude bakarren bat interesatuko zaizula eta asko, gainera.

Esate baterako, rankingean ditugu existitzen diren eta zuk ezagutzen ez zenituen 5 finantzaketa-iturri. Izan ere, bederatzi jai-egun horietan, ezin hobeki ibiltzeaz gain, dirua beharko duzu.

Baina, bazenekien Txinan jada ez dutela diruarekin ordaintzen? Han, ohikoagoa da mugikorraren bitartez ordaintzea, eta, nork daki, Nafarroako dendaren edo tabernaren batean zuk ere horrela egin ahal izango duzu beharbada… J

Eta ia-ia garrantzitsuena ahaztu zaigu: nola iritsiko zara Iruñera? Autoan joateko asmoa baduzu, jakizu zure enpresak aprobetxa ditzakeela ditugun zenbait abantaila; hala nola, ibilgailuen rentinga. Horrela zerbait aurreztuko duzu.

Eta aholkuak beti ondo datozenez eta blog hau enpresena denez, hemen dituzu hamar aholku negozioa arrakastaz sortzeko.

Gainera, Gure Azterketa Departamentuak euskal enpresei egiten dien enpresa-konfiantzari buruzko inkestaren azken emaitzak irakurri ez badituzu, jakizu baikorrak izaten jarraitzen dutela eta negozioa eta jarduera hobetu egingo direla uste dutela.

Amaitzeko… Baduzu ordu laurden bat? Denbora hori eskatzen dizugu zure enpresaren etorkizuna aldatzeko. Bat egizu Compyte Planarekin, enpresa askok egin duten moduan, eta jakin test erraz baten bitartez zein den zure enpresaren lehiakortasuna.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*