Atencion al cliente_Banca para Empresas(2)

Enpresen salmentak %30 hobetzen dira bezeroari arreta ona eskaintzen badiote

Laboral kutxa

26 urtarrila, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Ondorio horretara iritsi dira CapKelenn-ek egindako azterketan; izan ere, enpresako langileen konpromiso handiagoari esker, bezeroarekiko tratua hobetzen bada, fakturazioa gehitzen da.

Aurreko artikulu batean jadanik esan genuen bezeroarekiko arreta gaur egun ezinbestekoa dela enpresentzat.  Sare sozialek izugarri laguntzen diete erosleak izan daitezkeenei zure bezeroek esperientzia ona edo txarra izan duten jakiten. Post horretan, bezeroarekiko arreta hobetzeko hainbat aholku eman genituen, baina, orain, are gehiago hobetzearren, Retail Coaching bezala ezagutzen den diziplina berria sakonduko dugu. Tea Shop, La Sirena edo Women’s Secret bezalako multinazionalek dagoeneko erabiltzen dute.

Metodoa zertan datzan azaldu baino lehen, mugikorren denda batean gertatzen den eszena bat birsortuko dugu (era horretako metodorik ez da inola ere aplikatzen):

Eroslea: Egun on, nire alabarentzako mugikorra nahi dut.

Saltzailea: Modelo hauek ditugu.

E: Zein gehien komeni zaion adieraziko didazu? Hamabi urte ditu.

S: Edozein.

E: Baina nik ez dakit ezer mugikorretaz.

S: Nahi baduzu, prezioaren arabera aukera dezakezu. Hau da merkeena.

E: Baina merkeena ere ez dut nahi; gero berehala izorratzen bazaio. (Saltzailea kopetilun jarri da).

S: Lurrera botatzen badu edo bainuontzira erortzen bazaio, edonola ere hautsiko da.

E: Aldatzeko aukerarik badago?

S: Bai, erabili ez badu.

E: Ados, emadazu hau, zentzuzko prezioa du-eta.

Argi eta garbi dago pertsona horrek ez duela erosteko esperientzia ona izan eta ziur aski ez duela errepikatuko. Smartphone-ak saltzen ari den pertsonak, berriz, ez du enpresarekiko inolako loturarik eta ez da enpresaren barnekoa sentitzen.

Zure saltzaileak inplikatu

Jarrera hori aldatzeko, Retail Coaching metodoak coaching erremintak eta denden eta talde komertzialen kudeaketa konbinatzen ditu. Metodoaren bidez, norbanakoaren konfiantza suspertzen ahalegintzen da, enpresarekiko konpromisoa eta lanarekiko erantzukizuna indartzen, langilea proiektuaren zati sentitu dadin. Gainera, talde komertzialen gaitasunak ahalik eta gehien garatzen ditu, betiere pertsonen eta negozioaren ikuspegi iraunkorra kontuan hartuta.

Ondorioz, saltzaileak gehiago inplikatzen dira haien lanean, eta, batez ere, beren  burua gainditzeko gogoa izaten dute. Era horretan bakarrik jakingo du gure bezeroak aurrean duen saltzailea benetan inplikatzen dela, eta, erosketa egiten ez ezik, esperientzia atseginagoa izaten ere lagunduko diola.  Eta, jakina, erosteko esperientzia ona izanez gero, bezeroa berriro itzultzen da. Eta, ondorioz, gure salmentak gehitzen dira.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*