Gaztenpresa_Atrevete_Banca para Empresas

Ekitea posible da: ausartu zaitez ausarta izaten

Laboral kutxa

16 maiatza, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Negozioa martxan jartzen ausartzen al zara? Ausartu zaitez ausarta izaten. Claim hori da, hain zuzen, LABORAL Kutxa-k Gaztenpresa Fundazioko azken kanpainan ematen duen erantzuna, enpresa-abentura bati baietz esaten ausartzen diren ekintzaileen negozio-ideia bideragarriak bultzatzera zuzenduta dagoena.

Interneten hazkunde esponentzialak, startup-en boomak eta hainbat enpresen arrakastak, horien artean, Facebook eta Google enpresenak, gero eta gazte gehiagori sortzen diete ekintzaile, berritzaile eta sortzaile izateko gogoa. Hori dela eta, Gaztenpresak haiei guztiei euren negozioak martxan jartzen lagundu nahi die, bai teknologikoak direnei, esaterako, Youth Businesss fundazioak eskainitako urteko mentoring-arekin lotuta hautatua izan den “Erle Robotics”, bai tradizionalagoei.

Baina urrats hori ematea ez da batere erraza. Horri lotutako burokraziaren berri ez jakitea eta porrot egiteari beldurra dira gaurko ekintzailea geldiarazten duten langa nagusiak LABORAL Kutxa-k kezkei buruz egindako azterketa baten arabera.

Alabaina, Gaztenpresaren Ekintzailetza Planean, LABORAL Kutxa-ren gizarte-ekintzako ekimena, jasotako azken datuen arabera, jada, 2016an martxan jarri diren proiektuak 402 dira eta 3.899 enpresa eta 6.839 enplegu Planaren hasieratik. Eta, hori guztia, beharrezko fase bakoitzean profesionalei eskaini izan zaien etengabeko akonpainamenduari eta aholkularitzari esker. Aipatu faseak honako hauek dira: negozio-ideiatik hasi eta negozio-planera eta finantzaketara, hori ere ekintzailearen kezka handietako bat izaki. Ildo horretatik, Gaztenpresak Europako Inbertsio Funtsaren Europako mikro-kredituen lerrorik handiena du, enpresak eta start up-ak sortzera bideratua.

Izan ere, proiektu edo negozio berri bati ekiteko ideia, ilusioa, itxaropena… baduzu, zure adina, ikasketa-maila edo lan-egoera edozein dela ere, LABORAL Kutxa-k amets hori egi bihurtzen lagunduko dizu. Baietz esatera soilik ausartu behar duzu eta Gaztenpresa abentura handi honi zurekin ekitera ausartuko da.

Lehenengo urratsa ematen ausartzeko minutu bat bai? Bete inprimaki hau zure datuekin eta denbora asko baino lehen Gaztenpresa zurekin harremanetan jarriko da zure negozioa sortzen laguntzeko.

Ahalegin guztiek dute beren saria!.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*