lineas-financiacion_banca-para-empresas

Ekintzaileak finantzaketan ezinbestekoak dituen zazpi lerro

Laboral kutxa

28 urria, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Ekintzailea bazara eta finantzaketa behar baduzu, herri administrazioek eskaintzen dituzten laguntza nagusiak azalduko dizkizugu. Laguntza horiei esker, banku-erakundeek eskaintzen ditugun kreditu-lerroen bitartez lortutako kapitala osatu ahal izango duzu. Hona hemen aipatu lerroak:

1.- Enisa: malgutasuna eskaintzen duen kreditua

– Aurrekontu-zuzkidura: 98,3 milioi euro

– Norentzat da:

  • Ekintzaile gazteak
  • Ekintzaileak
  • Eteak (hedapenera bideratutako enpresa-proiektuak)
  • Osagai teknologiko handiko enpresak

– Helburua: epe luzerako finantzaketa ematea etorkizun eta potentzial handiko sektoreetan datozen urteetan enplegua sortzen laguntzen duten ekintzaileei eta enpresei.

– Eskatutako bermeak: enpresa-proiektua.

– Maileguaren zenbatekoak: 25.000 €-tik 1.500.000 €-ra bitarte.

2.- Neotec: enpresa gazteentzako laguntza

– Aurrekontu-zuzkidura: 250.000 euro

– Norentzat da: teknologia berritzaileak garatzen aritzen diren enpresa gazteak (4 urte baino gutxiago).

– Helburua: jarduera ikertzailea abiapuntutzat hartuta, teknologiak edo garatutako ezagutzak erabiltzea eskatzen duten enpresa-proiektu berriak abian jartzea finantzatzea.

– Eskatutako bermeak: Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) erabakitzen ditu bermeak, enpresaren finantzaketa ebaluatu ondoren.

– Baldintzak: Negozio-plana aurkeztea (berrikuntza-maila, alde teknologikoa).

3.- Emplea: kontratazioa errazten du

– Aurrekontu-zuzkidura: 6 milioi euro.

– Norentzat da:

  • Eteak
  • SPIN OFF
  • Enpresa berritzaile gaztea (EBG)

– Helburua: 4 teknologo kontratatzea 3 urterako (soldata gordina, gizarte-segurantzako kostuak Euribor maileguan).

– Bermeak: ez da bermerik eskatzen.

4.- Eurostars: lankidetza Europako enpresen artean

– Aurrekontu-zuzkidura: CDTIk proiektuaren arabera erabakitzen du.

– Norentzat da: Europako eteak.

– Helburua: Europako 2 enpresaren edo gehiagoren arteko lankidetza-proiektuak finantzatzea, merkatura bideratutako produktu berritzailea sortzeko.

5.- Retos: Unibertsitatetik merkatura

– Aurrekontu-zuzkidura: 500 milioi euro

– Norentzat da:

  • Eteak
  • Unibertsitateak

– Helburua: Unibertsitateek eta zentro teknologikoek enpresen bitartez sortutako berrikuntza bideratzea merkatura zuzentzeko, produktu edo zerbitzu berriak diseinatuta. (Prototipo bat garatu behar da).

– Bermeak: ez da bermerik eskatzen.

6.- Emprendetur: sektore turistikoarentzat

– Aurrekontu-zuzkidura: erabakitzeko dago.

– Helburua: produktu eta zerbitzu kulturalak sustatzea teknologia berrien bitartez.

– Modalitatea: bost urteko amortizazioko eta bi urteko gabeziako maileguak.

7.-Gauzatu Industria 2016: oinarri teknologikoko eteak             

– Aurrekontu-zuzkidura: 26 milioi euro.

– Norentzat da:

  • ETEAk
  • Talde industrialak

– Helburua: Oinarri Teknologikoko eta/edo Berritzaileko ETEAk sortzea eta garatzea bultzatzea.

Eta ez ezazu Gaztenpresa ahaztu! Programa horri esker, 2015. urtean, 402 enpresa berri sortu ziren, eta 731 lanpostu sortu zituzten

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*