Premio Internacional Navarra Solidaridad_Banca para Empresas

Dagoeneko abian da Solidaritaterako Nafarroa Nazioarteko Saria

Laboral kutxa

10 ekaina, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

LABORAL Kutxak eta Nafarroako Gobernuak Solidaritaterako Nafarroaren Nazioarteko Sariaren XIV. edizioa atera dute; hau da, Nazioarteko Lankidetzaren eremuan eta sektore sozialen eta herrialderik kaltetuenen aldeko borrokan borondatezko lana egin duten pertsonak edo erakundeak saritzen dituena.

Hautagaiak aurkezteko epea jadanik irekita dago. Sarian 15.000 euro, diploma eta Jorge Oteizaren eskultura sartzen dira; beraz, saria eskuratzeko egokiak jotzen dituzuen hautagaiak aurkeztera animatzen zaituztegu. Epea uztailaren 15ean amaitzen da.

Epaimahaia zazpi kidek osatuko dute; hots, solidaritatearen arloan ospe handikoak diren pertsonen eta profesionalen eta deialdia egindako erakundeen ordezkarien artean hautatuko dira.

Hautagaiak aurkeztea

Hautagai-zerrenda Inklusio eta Babes Sozialeko Zuzendaritza Orokorrera bidali behar da (González Tablas kalea, 7, 31005 Iruña), posta ziurtatuaren bidez. Gutun-azalean, “Solidaritaterako Nafarroa” Nazioarteko Saria jarri behar da. Mezularitza bidez bidaltzen bada, bidalitako egun berean jakinarazi beharko da. Proposamenak posta elektronikoz bidali nahi badira, servcoopdes@navarra.es helbidera bidali behar dira.

Horrez gain, inprimaki txiki hau bete behar da proposaturiko pertsonaren edo erakundearen datuekin eta memoria bat saria eskuratzeko komenigarritzat jotako informazioarekin.

Nafarroa Nazioarteko 2014 Saria

Saria Juan Ciudad Fundazioak eta Paciencia Melgar ahizpak eskuratu zuten, Afrikan une hartan ebola epidemiaren aurka borrokatzen ari ziren pertsona guztien izenean.

Aurretik, honako hauek izan dira sariaren irabazleak:

  • Argentinako Martha Pelloni lekaimea (2013)
  • Kenyako Mama Tunza (2012)
  • Manuel Elkin Patarroyo zientzialaria (2011)
  • Creative Handicrafts GKE (2010)
  • Aguaricoko Bikariotza Apostolikoa (2009)
  • Mama Samateh Saidy eta Wassu Gambia Kafo GKE (2008)
  • San Joan Jainkoarenaren Ospitale Ordena (2007)
  • Fe y Alegría mugimendua (2006)
  • UNASO erakundea (2005)
  • Errefuxiatuentzako Jesuita Zerbitzua (2004)
  • Karitateko Ahizpa Misiolariak (2003)
  • Muhhamad Yunnus (2002)

Sariari buruzko berri guztiak @PremioNavarra twitterrean egongo dira

Zorte on, guztiori!

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*