Cita Emprende_Banca para Empresas

Cita Emprende datorren ekainaren 19an izango da Tabakaleran, Donostian

Laboral kutxa

13 ekaina, 2019 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Startup-en, enpresen eta agente inbertsiogileen arteko konexioa sustatzera bideratutako topaketak jada badu eguna. Gorde egutegian ekainaren 19a, aurten Cita Emprende erreferentziazko enpresa berriekin eta berrikuntzekin itzuliko da-eta. Baina oraindik ez bazenekien ere, ekimen honen helburu nagusia da berrikuntza eta barne-ekintzailetza erraztea ezagutza trukatuaz, lankidetzak sortuaz eta finantzaketa-iturri berriak eskuratuaz.

Topaketa Adegik eta El Diario Vascok antolatzen dute, eta LABORAL Kutxak babesten du  Gaztenpresa Fundazioaren bitartez, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoaren eta Azpiegituren Sailarekin eta SPRI Taldearekin batera.

Ekitaldian zehar, aldebiko speed meeting bilerak egingo dira ete eta startup-en edo inbertsio-agente eta adituen artean. Halaber, berrikuntzako eta barne-ekintzailetzako esperientziei buruzko bilerak egingo dira, talde txikitan, eta aukera egongo da finantzaketa-programa publikoetako, finantza-erakundeetako eta inbertsio-erakundeetako ordezkariekin elkartzeko. Era berean, erreferentziazko 35 enpresatik gora bilduko dira jardunaldian, haien esperientziak partekatzeko eta hitzorduetan parte hartzeko.

Tartean, Oscar Muguerzak, LABORAL Kutxako Enpresen Negozio Garapeneko zuzendariak, parte hartuko du, “Startup-en hazkundea bultzatzen duten ekosistema aurreratuak” panelean. Tarte honetan, Bartzelona, Madril eta Valentziako hirietako hiru ekosistema hain kartsuren eta, nola ez, Euskal Herrikoaren arrakasta-gakoez hitz egingo dute.

Gainera, egitarauaren barruan, Open Session Bind 4.0. topaketa egingo da aurten; hau da, networking gune bat egongo da, irtenbide berritzaileak emateko honako arlo hauetan: errealitate birtuala eta areagotua, teknologia medikoak, Gauzen Internet, adimen artifiziala, energia, big data eta fabrikazio gehigarria.

Cita Emprende ezagutu nahi duzu? Eman izena harik eta edukiera bete arte; doakoa da. Jardunaldia 9:00etatik 14:30era bitartean izango da.

Ezagutu xehetasun guztiak web gunean.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*