Cita emprende_Banca para Empresas

CITA Emprende: eteak, startupak eta inbertitzaileak konektatzeko hitzordua: ekainak 20!

Laboral kutxa

18 ekaina, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Tabakaleran izango da toki-mailako, estatuko eta nazioarteko hamar startuparen norgehiagoka; alegia, ideia berritzaileen proposamenak aurkeztu beharko dituzte adituen epaimahaiaren aurrean, asteazken honetan, ekainaren 20an.

Topaketaren helburua da eteak, inbertitzaileak eta startupak gerturatzea  berrikuntza irekiko egoera batera eta konexioak bultzatzea enpresen hazkundea eta garapena sustatzeko.

Saioa ADEGIk eta El Diario Vascok antolatu dute, eta gure babesa du. Startupen norgehiagokaz gain, bi gelatan, zortzi mahai tekniko egongo dira bakoitza bere gaian aditua den 30 hizlarirekin. Tartean Oscar Muguerzak parte hartuko du; hots, LABORAK Kutxako Enpresen Negozio Garapeneko gure zuzendariak.

Eta ez hori bakarrik, zeren Ekin HITZORDUAN ondorengoak eskainiko dira:

  • Biko hitzorduak (speed meetings) eteen eta startupen artean edo inbertitzaileekin edo adituekin, aurretik ezarritako ad hoc banako agendaren bitartez.
  • Talde murriztuko bilerak, bitartekaririk gabe berrikuntza-arloko esperientziak partekatzeko.
  • Berrikuntzaren finantzaketa-programak dituzten administrazio ezberdinetako ordezkariekin, ete berritzaileentzako produktuak eta laguntzak dituzten finantza-erakundeekin eta arrisku-inbertizailearekin egoteko aukera.
  • Bertaratutako eteen artean sinergiak bilatzera bideratutako dinamika pertsonalizatuetan parte hartzea.
  • VIP harremana nazioarteko erreferenteekin.
  • Hitzaldietara, eztabaidetara eta toki-mailako, estatuko eta nazioarteko jardunbide egokietara joateko aukera.

Ekin I. HITZORDUAREN lehen edizioan parte hartu nahi duzu? Eman izena doan harik eta lekua bete arte. Jardunaldia 9:00etatik 19:00etara izango da.

Kontsultatu xehetasun guztiak web gunean.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*