perspectivas-economica_banca-para-empresas

BPGa %2,3 haziko da eta langabezia %11 murriztuko da 2017an, LABORAL Kutxaren arabera

Laboral kutxa

21 abendua, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

LABORAL Kutxako azterketen zuzendaria den Joseba Madariagak eta negozio-garapenaren arloko zuzendaria den Xabier Egibarrek 2017rako aukera ekonomikoak txostena aurkeztu dute, eta, bertan, emaitza oso interesgarriak eman dituzte; hala nola, BPGak gora egitea (%2,3) eta langabezia murriztea (%11), enplegua gehitzeagatik.

Halaber, azpimarratu dute Euskadik 2016. urtea modu nahiko positiboan amaituko duela, %3,0ko hazkundearekin, Espainiakoa baino apur bat baxuago (%3,3), eta %12,5eko langabezia-tasarekin.

Hala eta guztiz ere, LABORAL Kutxako adituek nabarmendu nahi dute kanpoko faktoreek eragindako ziurgabetasuna; esate baterako, aipatzekoak dira Brexitaren negoziazioa, Frantziako eta Alemaniako hauteskundeak eta Donald Trumpen garaipena Estatu Batuetan. Beraz, urtearen amaieran 2017rako aurreikuspenak alda daitezke.

Txostenaren datuak kontuan hartuta, inflazioaz eta soldatez ere aritu dira. Alde batetik, LABORAL Kutxak uste du KPI -%0,1ekoa izango dela Euskadin urtearen amaieran eta 2017an %1,8an jarriko dela petrolioaren igoerarengatik. Bestetik, haien ustez, ekonomiarentzat “ona edo arrazoizkoa” litzateke soldatak igotzen hastea produktibitatearen erritmo berean.

Hemen duzu 2017rako Aukera Ekonomikoei buruzko txostenaren aurkezpenaren laburpena:

 

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*