Berrikuntza_finantzazioa_Enpresen Banka

Berritu ezean ez duzu etorkizunik

Laboral kutxa

8 uztaila, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Enpresa berritzailea duzu eta finantzazio bila zabiltza? Ez bilatu gehiago, galdutako denbora berreskuratzeko eta lehiakortasuna irabazteko unea da. LABORAL Kutxa-n 100 milioi ditugu ETE berritzaileen berrikuntza finantzatzeko. Finantzaziorik onena eskaintzen dizugu prezioari, epeei eta eskatutako bermeei dagokienez, Europako Inbertsio Funtsarekin enpresa horiek finantzaketa eskura dezaten izenpetu dugun hitzarmenari esker. Gainera, finantzatutako proiektuak ez du zertan berritzailea izan behar, aski izango da enpresa berritzailea izatearekin.

Nola jakin daiteke enpresa bat berritzailea den?

  1. Azkeneko 36 hilabetetan, ikerketa bultzatzeko eskualdeko, nazioko nahiz Europako programa ofizialetatik diru-laguntzak, maileguak edo bermeak
  2. Azken 36 hilabetetan, eskualdeko, nazioko nahiz Europako erakunde ofizialen batek enpresa berritzailetzat izendatu izana.
  3. Azken 36 hilabetetan, I+G+b-n, gutxienez, guztira, ustiaketa-gastuen %10a inbertitzea
  4. Azken 24 hilabetetan, gutxienez, eskubide teknologiko bat (esate baterako, patenteak, baliagarritasun-ereduak, programa informatikoen gain egile-eskubideak eta abar) erregistratu izana.
  5. Eskatutako finantzaketa produktuak, zerbitzuak edo prozesuak hobetzen inbertitzea.

Nolako finantzaketa eska dezakezu?

  • Maileguak, kreditu-kontuak eta leasing-a
  • Zirkulatzailea edo inbertsioa finantzatzeko.
  • 500.000 eurora artekoa.
  • 10 urtera arteko epeak
  • Berme gehigarririk gabe

LABORAL Kutxa-k Europako Inbertsio Funtsarekin egindako hitzarmena

LABORAL Kutxa-tik eskaintzen dizugun finantzaketa Europako Inbertsio Funtsarekin (EIF) egindako hitzarmenaren emaitza da; horrek enpresa berritzaileei finantzaketarik onena eskaintzea ahalbidetzen digu prezioari, epeei eta eskatutako bermeei dagokienez.

Hitzarmena InnovFin SME Guarantee Facility programaren baitan sartzen da, Europako Batzordeak eta Grupo BEI taldeak Horizon 2020 programaren baitan abiarazitako ekimena, enpresa berritzaileek finantzaketa eskuratu ahal izatea errazteko.

Berritu ezean ez duzu etorkizunik eta berritzeko finantzaketa bila bazabiltza eskatu lasai informazioa eta bete gure inprimakia.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*