Startinnova Day_Banca para Empresas

Berriro hemen dira berrikuntza eta hezkuntza ekintzailea STARTinnova Day-ren eskutik

Laboral kutxa

10 apirila, 2019 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Datorren ostegunean, apirilaren 11n, UPV/EHUren Gipuzkoako Campusean egingo da STARTinnova Day-ren edizio berri bat, irakasleei eta ikastetxe berritzaileei zuzenduta, eta, bertan, aparteko hizlariekin batera, Hezkuntza Ekintzailetzako azken joerak errepasatuko ditugu.

Horretarako, irakasleek eta hezkuntzako beste profesional batzuek arlo horretako gune eta esperientzia oso interesgarriak partekatuko dituzte. Programari hasiera emateko, José Antonio Marina aditua izango dugu gurekin, eta “Ekintzailetzan hasteko adimenak eta gaitasunak” hitzaldia eskainiko digu. Marina oso konprometitua egon da beti ‘hezkuntza-mobilizazioa’ bultzatzearekin, eta haren proposamenetariko bat izan da gurasoen ‘online’ unibertsitatea sortzea; hau da, seme-alaben hezkuntza-prozesu osoan zehar gurasoekin lan egiteko proiektu pedagogikoa. Izan ere, Hezkuntza Mobilizazioaren goiburuak esaten duenez, “haur bat hezteko, tribu oso bat behar da”.

STARTinnova Day-n izango da, halaber, Nuria Manzano, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren Berrikuntza eta Ikerketa Zentroaren zuzendaria. Nuriak hezkuntza-etapen eta Batxilergoaren eta Unibertsitatearen arteko etenaren artean dagoen deskonexioa azalduko digu, berritzeko, ekiteko, arazoen irtenbideak identifikatzeko gaitasunean geroago eragina duten funtsezko alderdietan.

Goizaren erdi aldean, Gonzalo Romero izango dugu, Google Spain-en Head of Education dena, eta hezkuntzaren etorkizunaren inguruan Google-k duen ikuspegia agertuko digu bi zatitan banatuta. Lehenengoan, hezkuntza-eremuan gazteengan sustatu beharreko zenbait ekintzailetza-trebetasun nabarmenduko ditu. Bigarrenean, berriz, Google-k, haren ikuspegitik, hezkuntzaren etorkizuna nola ikusten duen azalduko du.

Eta egun berean, gure inguruneko bi ikastetxetako bi arrakasta-kasuren berri izango dugu, haien esperientzia aitzindariak partekatuko baitituzte bertaratuekin. Alde batetik, Agustin Aguirrek TKNIKAren arrakasta-kasuak deskribatuko ditu, eta, bestetik, Juan Carlos Canterak eta Aitor Perezek Urkide Ikastolakoak kontatuko dizkigute.

STARTinnovari buruz

STATinnova Day e-learning arloko prestakuntza-programa da, LABORAL Kutxak babesten duena Gaztenpresa Fundazioaren  bitartez, eta horren helburua da gazteen artean ekintzailetza sustatzea, negozio-ideia berriak sortzen dituzten proiektu berritzaileak sortuaz.

Informazio gehiago nahi izanez gero eta izena emateko sartu helbide honetan: www.startinnovaday.com

Asistentzia doakoa da lekua bete arte! Zure zain izango gara!

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*