Barometro innovacion_LABORAL Kutxa

Berrikuntzaren barometroa: inkesta egin zaien enpresen %57ak berrikuntzak sartu dituzte 2015ean

Laboral kutxa

4 maiatza, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

LABORAL Kutxatik berrikuntzaren barometroa abiarazi dugu, enpresa desberdinen iritziak jasotzen dituena. Neurri handi batean, Gipuzkoakoak, ondoren, Bizkaikoak, Arabakoak eta, neurri txikiago batean, beste probintzia batzuetakoak. Zer-nolako iritzia duten jakin nahi? Ondorio nagusiak honako hauek dira:

– Inkesta egin zaien enpresen erdiak baino gehiagok, zehazki, %57ak, berrikuntzak sartu dituzte azken urtean.

Berrikuntza lehentasun bihurtzen ari da lehiakorragoak izan nahi duten eta euren sektorean nabarmendu nahi duten enpresentzako. Berrikuntzak sartzeak ez du zertan ikuspegi teknologikoa eduki behar; berrikuntza litzateke enpresan aldaketa bat egitea edo produktu berri bat merkaturatzea. Alabaina, enpresek bide horretan topatzen duten arazo nagusia finantzaketa da. Zer-nolako zailtasun-maila aurkitu duten galdetu diegu eta jarraian adierazten dena erantzun digute:

– Enpresen %32ak berrikuntza-proiektuak finantzatzeko zailtasunak izan dituztela ziurtatzen dute.

Zifra horiek adierazten digute enpresek euren eragiketa berriak gauzatzeko likidezia ezak, oro har, oztopo izaten jarraitzen duela. Alabaina, enpresek zein baliabide eduki dituzte euren jarduera berritzailea azken urtean finantzatzeko?

– Parte hartu duten enpresa horien %82ak euren I+Geko proiektuak norbere funtsekin eta banku-maileguekin finantzatu dituzte.

Datu horiek bat datoz Oscar Muguerza jaunak Innova Bilbao 2016ko “Eman euste-puntu bat eta mundua mugituko dut: berrikuntzaren finantzaketa” hitzaldian aurreratu zigunarekin, gogoratzen? Enpresa-Negozioen Garapeneko zuzendariak bereziki azpimarratzen zuen bankuek finantzatu finantzatzen dutela, beti ere, horretarako beharrezko konfiantza dagoenean; “eman eta jaso” delakoa alegia.

Horretaz gain, emaitza horiek ohartarazten dute laguntza-plataforma berriak, esaterako, Business Angels (%2) edo Crowfunding (%1) oso gutxi erabiltzen direla edota batere ez eta bide tradizionalek, banka esaterako, jarraitzen dutela finantzaketa lortzeko metodo erabilienetako bat izaten.

Berrikuntzak sartzea ez da batere erraza. Beti ahalegin bat eskatzen du eta zenbait unetan enpresarentzako arrisku bat ere izan daiteke. Hori dela eta, azken urtean zenbateko kopurua inbertitu duten ere galdetzen dugu:

– Enpresen %82ak berrikuntzak sartzen inbertitu duten bataz besteko zenbatekoa 50.000€ baino gutxiagoko zenbatekoen eta 50.000€ eta 250.000 euroko zenbatekoen artean mugitzen dela ziurtatzen dute.

 Datu koherenteak inkesta egin zaien enpresak mugitzen diren alorrekin; batez ere, industria-sektorean (%45) eta zerbitzuen sektorean (%29) mugitzen dira.

 

 

 

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*