ALAVAINNOVA_Banca para Empresas

Badator berriz ere 2020an Araban berrikuntza sustatzeko laguntza-deialdia (Álava Innova)

Laboral kutxa

9 urtarrila, 2020 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Gaurtik hasita, eta 2020ko martxoaren 31ra arte, Araban diharduten ETEek, autonomoek eta teknologia- eta ikerkuntza-zentroek berrikuntzarako eta lehiakortasuna hobetzeko laguntzak eska ditzakete: produktu eta zerbitzuetarako, ekoizpen-prozesuetarako, antolakuntza eta marketinerako, edo 4.0 Industria esparruaren barruan.

Interesa duzu? Honako hauei emango zaie dirulaguntza

  1. Berrikuntza produktuan edo zerbitzuan:

Barne hartzen ditu erakundearentzat guztiz berriak diren produktu edota zerbitzuak  sortzeko jarduerak, baita ere honezkero existitzen direnen ezaugarriekin eta erabilerekin alderatuta nabarmen hobeak sortzekoak, betiere produktuen katalogoan sartzeko eta merkaturatzeko asmoz.

  1. Berrikuntza ekoizpen-prozesuetan:

Ondasun eta zerbitzuen, edota hornigaien ekoizpen-metodoak garatzeko edo egokitzeko helburua duten jarduera guztiak barne hartzen ditu.

  1. Berrikuntza antolakuntzan:

Erakundean antolakuntza-metodo berriak, edo korporazio-estrategia edota antolamendu-egitura berriak ezartzeari begirakoa. Antolakuntzan egindako berrikuntza horien helburuak  sortutako edo eskuratutako ezagutza produktu edo zerbitzu berrien sorrerarako erabiltzea eta erakundearen barruan sormena sustatzea izango dira.

  1. Berrikuntza marketinean eta merkatuetan / Nazioartekotzea:

Barne hartzen ditu erakundean marketin-teknika berriak sartzeko jarduerak, edo produktu berri bat merkaturatzeko beharrezkoak diren gastuak. Era berean, arlo honetan sartu ahal izango dira erakundearentzat berritzaileak diren eta estatutik kanpoko merkatuetan gauzatzen diren nazioartekotze-ekintzak.

  1. Berrikuntza 4.0 Industria kontzeptuaren esparruan:

Arabako ekonomiarako fabrikazio aurreratua – 4.0 Industriak duen garrantzi estrategikoa dela eta, atal honek bere barnean hartzen du (aurreko ataletatik bereizita) enpresetan teknologia digitalak modu intentsiboan erabiltzen hastea. Besteak beste, zibersegurtasuna, big data, fabrikazio gehigarria eta 3D inprimaketa,  lankidetzazko robotika, errealitate areagotua eta errealitate birtuala, sistema ziberfisikoak eta gauzen interneta dira teknologia horietako batzuk. Honakoetara bideratutako jarduketak hartuko dira kontuan:

–              Industriaren eremuko enpresetara ekoizpen-prozesuak digitalizatzeko aukera ematen duten teknologiak ekartzea.

–              Industriaren eremuko enpresetan teknologikoki aurreratuak diren eta balio erantsi handiagoa duten produktuak eta zerbitzuak sortzea.

–              Balio-katearen eragile guztien arteko konektibitatea, enpresa anitzeko industria-ekosistemak eratzeko.

  1. Berrikuntzaren eremuko beste jarduketa batzuk:

Barne hartzen ditu aurreko ataletan ez dauden eta erakundeak egiten dituen bestelako jarduketa berritzaileak. Kasu honetan, azaldu egin beharko da zertan datzan jarduketaren izaera berritzailea, eta zer ekarpen egiten duen produktibitatea eta lehiakortasuna handitze aldera.

Deialdi honek honako berritasunak ditu aurrekoekiko:

  • Proiektuaren garapena HAINBAT URTETAKOA izateko AUKERA.
  • Onuradunak: Araban dauden ENPRESA-MOTA GUZTIAK.
  • 0 Industriaren eta haren teknologiaren garrantzi handia direla eta, kasu batzuetan onartu egingo da IBILGETUETAKO ZENBAIT INBERTSIO EROSTEA (Kontuak: 206 Aplikazio Informatikoak, eta 213 Makineria)
  • Proiektuari lotutako berrikuntza-lanetan dabiltzan LANGILE KUALIFIKATUEN BARNE-GASTUAren estaldura, 1 edo 2 kotizazio-taldeetakoak direnean.
  • Dirulaguntzaren %40
  • Eskaria BITARTEKO ELEKTRONIKOEN bidez baino ezin izango da egin.

Zein da laguntza?

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza:

– 50.000 € entitate eta urte bakoitzeko.

– Ebaluazioan 80 puntu baino gehiago lortuz gero, muga 60.000 €-koa izango da.

Eskariak aurkezteko epea

2020/01/01etik 2020/03/31ra arte, 14:00etan.

Jarduketak gauzatzea

Diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute eskaria aurkeztutako dataren ondoren eta 2021eko irailaren 15era bitartean (biak barne) gauzatutako jarduketek.

Zure enpresak diru-laguntza hau edo beste batzuk eskura ditzakeen jakin nahi duzu?

Bete ezazu LABORAL Kutxak eta Partners Global Funding-ek zure esku jarritako formulario labur hau, eta baloratu ahal izango dugu zure konpainiak aipatutako diru-laguntzak edo beste batzuk eskura ditzakeen.

Guk deituko dizugu!

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*