Bventure_Banca para Empresas

B-Venture: ideiak, esfortzua eta ilusioa gure gizartea eraberritzen duten proiektu berritzaileak aurrera ateratzeko

Laboral kutxa

29 urria, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Urriaren 16 eta 17an, B-Venture berri batean parte hartzeko aukera izan dugu, alegia, iparraldeko ekintzailetza, berrikuntza, finantzazio, startups … eta enpresa berrien ekitaldi nagusiena.

Bi egun hauetan, startups berrien esperientzia ezagutu ahal izango dugu. Horiek argia, ideiak eta batez ere ilusioaren eta esfortzuaren kultura eskaini digute, gure gizartea eraberrituko duten proiektu berritzaileak aurrera ateratzeko. 5 minutuko pichs ups, ikasteko pildorak eta arrakastak eta porrotak adibide argiak izan dira, enpresek bizirik irauten dutela, lehiatzen direla, berritzen dutela ikusteko eta 2.0 inguru batean dena egiteko dagoela kontuan hartzeko.

Eta programa ere porrotez eta arrakastez josita egon da, Enrique Arrillagaren  erakusketek, alegia, Muebles Lufe enpresaren gerentea, diseinatzailea, langilea edo zuzendari finantzarioa eta bozeramalea, adierazi zigun 50 urteak bete baino lehen porrot egin dezakezula eta dirurik gabe geratu baino lehen arrakasta lortu dezakezula.

Horrez gain adierazi zuten, Antonio Catalán, AC Hotels by Marriott hoteletako Presidentea, ez dela super gizona, baina mundu osoan 6500 hotel baino gehiago zituen negozio ildo bat ateratzeko ideiak oso argi zituela, edo Ander Michelenak, Ticketbis & All Iron Ventures konpainiaren fundatzailea, oso argi izan duela beti bere enpresa eBay-ri saldu ziotela, zalantzarik gabe, Bilbotik arrakasta lortu zuen giza taldeari esker.

Patricia de Lorok (The Venture City) kontatu zigun Latin Amerikan proiektu bati ekin egingo badiozu, argi eduki behar duzula 2050ean mundu ekonomietako top 10ean agertuko diren herrialdeak direla eta nahiz eta euren mugikorrak oinarrizkoagoak izan, Estatu Batuetako multinazional guztiek argi dutela ez direla batere ahulak, hazteko eskualderik hoberenak baizik.

Eta gure helburua B-Venture ekitaldian enpresa berriei finantzazioan laguntzea eta haiekin batera aritzea denez, Gaztenpresa eta Enpresetarako Bankuen bitartez, Inma Ramosen ideiarekin geratuko gara, alegia, LABORAL Kutxako  Gaztenpresa Fundazioaren zuzendaria, B Ventureko mahai-inguruetako batean aurkeztuta: “Zure proiektuak ez badu zure bizitza estiloarekin koherentziarik, ezin zaitugu lagundu, ez du funtzionatuko” “Laguntza eta finantzazioa eskaintzeko zera baloratuko dugu: jendea nola konbentzitzen duzun, zure giza taldea, koherentzia, gain hartu dituzun eta hartuko dituzun arriskuak, etab. Eta ez badago koherentziarik elkarrekin eratuko dugu”.

Hauek dira Espainiako iparraldeko ‘startups’ eta inbertitzaileekin egindako bilera nagusitik gehien iritsi zaizkigun ideiak. Hirugarren edizioa eskaini duen eta milako bat lagun barne hartu dituen ekitaldi bat. Atsegin handiz hartu dugu bertan parte eta ekintzailetzari buruzko ekarpen txikia egin dugu.

Ekitaldiko argazki gehiago ikusi nahi badituzu, sakatu hemen:

Hurrengo urtera arte!

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*