Asegura_dia_empresa_Banca para Empresas

Asegura ezazu zure enpresaren eguneroko jarduna

Laboral kutxa

14 azaroa, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Nazioartekotzeak hazteko aukera eskaintzen die enpresei. Prozesu horretarako, beharrezkoa da plangintza on bat eta, eskuarki, baita bidaia asko egitea ere, lurreratu nahi den herrialdeko merkatua ezagutzeko. Bidaia horietan gorabehera asko gertatu ohi da: hegaldiak atzeratzea, maletak galtzea edo, ezustekoren bat tarteko, etxera lehenago itzuli beharra. Horregatik, LABORAL Kutxak Enpresetarako Bidaiako Laguntza-asegurua eskaintzen dizu; zure edo zure lantaldearen bidaiaren arrazoia edozein dela ere, lasaitasunez bidaia dezazun eta ez zaitez zure negozioa ez den beste ezertaz arduratu.

Zer estaldura ditu Enpresetarako Bidaiako Laguntza-aseguruak? 

MUNDUKO mediku-laguntza, milioi bat euro artekoa, eta aberriratzea, lan-istripuagatiko estaldurarekin

Segurtasuna eta babesa: bahiketagatiko kalte-ordaina, erantzukizun zibileko estaldura, defentsa juridikoa

Bidaiako gorabeherak: hegaldien atzerapenak edo konexioak galtzea

Ekipajerako eta ondasun pertsonaletarako estaldura, baliozko objektuak barne, hala nola tabletak, PCak edo mugikorrak

Enpresetarako Arrisku Anitzetarako Aseguruak zure eguneroko jardunean laguntzen dizu

Aseguru hau sortu dugu, ezerk ez diezazun zure jarduera eten. LABORAL Kutxan zure enpresak edo negozioak izan ditzakeen arrisku gehienak estaltzeko aseguru-soluzioak bilatzen ditugu, zure ondasunak eta zure oreka finantzarioa eta ekonomikoa babestuz.

Zeini zuzenduta dago?

Enpresa eta profesionalei, merkatari txikiei, profesional autonomoei zein tamaina handiko enpresei

Zer estaldura eskaintzen ditu?

Negozio bakoitza bakana eta berezia da; horregatik, zure beharretara egoki daitezkeen estalduren aukera zabala dugu.

Gehien eskatzen direnak nabarmenduko ditugu:

Suteak, ekintza bandalikoak
Zure jarduerarako beharrezko higiezinak eta/edo makinaria erosteak inbertsio handia eskatzen du, eta inbertsio hori kalte dezakete sute batek edo ekintza bandaliko batek, esaterako. Estaldura honekin babes dezakezu; ezinbestekoa da zure ondarea babesteko

Erantzukizun Zibila
Imajina ezazu zure lantegian fabrikatutako pieza batek matxura bat eragiten duela bezero baten makinarian. Estaldura honek hirugarrenen, bezeroen eta zeure langileen aurrean babestuko zaitu, egin diezazuketen erreklamazioen aurrean, eskain diezazkizukegun estaldura aukerari esker.

Makineria matxuratzea
Enpresa baten baliabide ekonomikoen zati handia bideratzen da makineria erostera, eta makineria hori hondatzeak galera handia ekartzen du aurrekontuan. Berme honekin makineria bat hondatzearen ondoriozko galera materialak estaliko dituzu, betiere bat bateko eta ezbeharrezko arrazoiengatik gertatu bada.

Jarduera etetea / Etekin galera
Hainbat arrazoirengatik –sute bat edo urak eragindako kalteak–, zure jarduera eten daiteke eta, are, negozioa itxi beharra eragin dezake. Estaldura honi esker, langileen soldatak, hornikuntza-gastu finkoak –ura eta argindarra, esaterako– eta alokairuen kuota finkoak ordaintzen jarraituko lirateke, are ekoizpen faltagatik “eskuratu ez den” etekina.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*