Plan de internacionalizacion_Banca para Empresas

Arrakasta handia izan du Plan de internacionalización de la Pyme a la práctica liburuak Deustuko Unibertsitatean

Laboral kutxa

19 apirila, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Duela gutxi Deustuko Unibertsitatean izan ginen honako liburu hau aurkezten: Plan de internacionalización de la PYME en la práctica. José Mª Sainz de Vicuña egileak azaldu zuen Euskadiko enpresa txiki eta ertainentzat kanpora ateratzeak eta batez ere tokiko planteamenduetatik ihes egiteak duen garrantzia. Funtsezkoa da jauzia eman nahi duten eteek irteera planifikatzea eta noiz, non, nola eta zer jarduera esportatu nahi duten definitzea.

Jardunaldian, beste hiru enpresatako zuzendariek ere parte hartu zuten, eta, benetako esperientzien bidez, zergatik nazioartekotzea komeni den eta nola egin behar den ulertzen lagundu ziguten. Hain zuzen ere, honako hauek izan genituen: Txaber Gandiaga (NIREko zuzendari nagusia), Paco Lazcano (CENTORKeko zuzendari nagusia) eta Imanol Muñoz (TERNUA GROUPeko Marketing eta Salmenten zuzendaria). Produktuaren eta merkatuaren inguruan ondo definitutako estrategiarekin kanpora ateratzeak duen garrantziaz gain, beste herrialde batzuetan negozioak egiteko kontuan izan beharreko kultura ezberdinen anekdotak azaldu zizkiguten.

 

 

Plan de internacionalizacion_Pyme_Banca para Empresas_2
Ezkerretik eskuinera, Felix San Martín, LABORAL Kutxako Kanpoko Merkataritzako espezialista; Imanol Muñoz, TERNUA GROUPeko Marketing eta Salmentetako zuzendaria; Paco Lazcano, CENTORKeko zuzendari nagusia; Txaber Gandiaga, NIREko zuzendari nagusia; eta Óscar Muguerza, LABORAL Kutxako Enpresen Negozio Garapeneko zuzendaria, mahaingurua moderatzeko arduraduna.

 

Halaber, jardunaldian izan ziren Oscar Muguerza, LABORAL Kutxako Enpresen Negozio Garapeneko zuzendaria eta Félix San Martin, LABORAL Kutxako Kanpoko Merkataritzako espezialista. Felixi esker jakin genuen LABORAL Kutxak laguntza eskaintzen diela enpresei nazioartekotzeko prozesuetan; era berean, kasu arrakastatsuen bitartez azaldu zigun eteentzat oso garrantzitsua dela marketing estrategia bat diseinatzea hedatzen hasi aurretik.

Topaketara pertsona ugari gerturatu ziren, eta oso gustura geratu ziren nazioartekotutako enpresetako arduradunek emandako hitzaldiekin. Bi ordu eskas behar izan ziren nazioartekotzeko prozesuan jarraitu beharreko gakoak ulertzeko eta kanpoan luzaroan iraun nahi badugu saihestu beharreko akatsak zeintzuk diren jakiteko.

 

 

Plan de internacionalizacion pyme_Banca para Empresas_1
Deustu Unibertsitateko “Garate” Hitzaldi-aretoaren argazkia (Eraikin nagusia).

 

LABORAL Kutxak, nazioartekotzeko bidean enpresei laguntzeko duen konpromisoarekin, jardunaldian parte hartu du APD eta Deusto Alumnirekin batera, kanpoko merkatuetan hazten hasi nahi duten eteei bidera erakustearren.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*