Renting_Banca para Empresas

Ahaztu zaitez zure enpresarako autoa erosteaz

Laboral kutxa

27 apirila, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Ibilgailuen edo automozio rentingean, ibilgailua alokatzen da epe jakin baterako, hilero kuota bat ordainduta, eta erosteko betebeharrik gabe. Rentingean sartzen dira mantentze-gastuak eta asegurua, eta Sozietateen gaineko Zergan deduzigarria da.

Rentingak eskaintzen dituen abantailak direla-eta, aukera hori gero eta gehiago hautatzen dute autonomoek eta enpresek. Hori horrela, 2016. urtea 447.623 ibilgailurekin itxi zen, eta herrialde honetan jarduera komertzializatzen denetik urterik onena izatera iritsi zen -1995. urtean, soilik 37.500 unitate zeuden-. Aurten, aurreikuspenak onak dira baita ere, 2017ko martxoan rentingeko 151.695 ibilgailu matrikulatu baitira, iazko hilabete berean baino %12,9 gehiago, eta igoeren segidako hirugarren hilabetea izatera iritsi da. Gainera, rentingeko ibilgailuen salmentak merkatuko guztien gainetik gehitu ziren.

Rentinga_grafikoa

*Leasing eta Rentingeko Espainiako Elkartearen eta Ibilgailuen Rentingeko Espainiako Elkartearen datuak

Enpresek egindako renting kontratuei dagokienez, horiek ere %12 gehitu ziren 2016. urtean aurreko urtearekin alderatuta. Zehazki, sektoreak izandako hazkundearen bostena autonomoena eta profesionalena izan da. Hori dela-eta, modalitate hori enpresen eta ekonomiaren berreskuratzea ikusteko indizea ere bada.

Zergatik hautatu rentinga?

Ibilgailuen alokairu integrala da; kuota finkoa ordaintzen da denboraldi zehatz batean. Gainera, kontratu-mota horretan mantentze-zerbitzua eta aseguruak sar daitezke.

Rentingaren abantaila ekonomikoak

– Finantza-baliabideak aska daitezke, ondasuna ez erostean, eta erabiltzeko aukera ematen du.

Erosketa-deskontuak rentingaren bezeroarengan eragina du.

– Alokairu-kuota finkoa ordainduta, aseguruaren eta mantentzearen kostu aldakorrak saihestu egiten dira.

– Rentinga ez da balantzean kontabilizatzen, eta horrek erraztu egiten du kontabilitatea.

– Beste gastu bat da. Sozietateen gaineko Zergan zeharo deduzigarria da.

Era berean, rentingarekin ez zara kezkatzen ibilgailuari egin beharreko berrikuspenez eta paper kontuetaz.

Rentingak eskaintzen dizkizun onurak

– Erabateko mantentzea

– Pneumatikoen aldaketa

– Arrisku Orotako asegurua

– Asistentzia errepidean

– Bezeroa laguntzeko zerbitzua

– Ordezko ibilgailua

Hortaz, ez zalantzarik izan; pentsatu zein modelo gustatzen zaizun gehien eta eskatu kotizazioa. Horretarako, inprimakia bete besterik ez duzu zure datuekin. Adierazi, halaber, zein ibilgailu interesatzen zaizun. Ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*