AEBetako kooperatiba-bankuei MONDRAGON eta LABORAL Kutxaren lankidetza-esperientzia izugarri gustatu zaie

internazionala, Laboral kutxa

28 uztaila, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Historia ederrek ez dute mugarik eta are gutxiago Estatu Batuetan nazioartekotzeko jauzia egin nahi duten enpresen jarduera hobetzen laguntzen badigute.  Uztailean, National Cooperative Bank eta Credit Unions-ko (AEBetako kooperatiba-banku garrantzitsuenak) 30 pertsonek osatutako ordezkaritza izan da bisitan MONDRAGON Korporazioaren eta LABORAL Kutxaren zentraletan, Arrasaten.

Duela hiru urte, LABORAL Kutxak lehen urratsa eman zuen eta muga zeharkatu erakunde horrekin lankidetza-akordioa sinatzeko. Gerturatze horri esker, gurekin lan egiten duzuen enpresa askok eta askok harreman estu horren onura lortu duzue. Gainera, 2017. urtean, Estatu Batuetako bankuen araudia aldatuko da, eta finantzaketa eskaini ahal izango zaie kooperatibei; hori dela-eta, bereziki ezagutu nahi izan dute zein den gure errealitatea Estatu Batuetan. Adiskidetasunezko historia guztietan bezala, NCB-k bisita itzuli nahi zigun, Credit Unions-ko bazkideekin MONDRAGON Kooperatibaren esperientzia eta gure Zentrala ezagutu nahi izatearekin batera.

Akordio honen azken helburua da zuek, AEBetan lan egiten duzuen edo han negozioak egin nahi dituzuen enpresa gisa, bankuen harreman-sarea hobetu ahal izatea.

 

Keep Bank and be cooperative.
Keep Bank and be cooperative.

Bisitan zehar, gidari adituen gisa, haiekin batera izan dira Txomin Garcia gure Lehendakaria eta Julio Gallastegi gure zuzendari nagusia. Gainera, zuzenean ezagutu dituzte Copreci eta Dikar gure kooperatibek Ipar Amerikako merkatuan dituzten esperientziak, Bilbon dugun MONDRAGON Unibertsitatea ezagutu dute, eta ustekabe atsegina hartu dute Gaztenpresa programarekin.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*