bventure_banca-para-empresas

Abian da startup-entzako inbertsio-foro handiena: BVenture

Laboral kutxa

6 urria, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Proiektu berritzaile bat baduzu eta abian jartzeko finantzaketa, akonpainamendu edo laguntza bila bazabiltza, BVenture zure lekua da. Urriaren 18an eta 19an, Bilboko Euskalduna Jauregian, gure herrialdeko inbertsiogile eta ekintzaile garrantzitsuenak bilduko dira, eta, besteak beste, arrakasta-kasuak ez ezik,  finantzaketa lortzeko gakoak ere azalduko dizkigute.

Horretarako, biltzarraren programa zabala izango da: hitzaldiak, mahai-inguruak eta proiektuen aurkezpenak. Proiektu horietan LABORAL Kutxak modu aktiboan parte hartzen du, eta, era horretan, finantzaketan dugun esperientziaren berri emango dugu.

Ildo horretan, Oscar Muguerzak, Enpresen Negozio Garapeneko zuzendariak, mahai-inguru batean hartuko du parte Jose Miguel Herrerorekin eta Iñaki Arrolarekin batera, “Finantzaketa bilatzerakoan egin daitezkeen akatsez eta asmatzeez” duen ikuspegia emateko.

Saioan, bilerak egiteko eta networking-erako gune bat ere izango da, eta, bertan, berrikuntza, ekintzailetza, finantzaketa eta ideiak jorratuko dira, besteak beste. Eta horrekin guztiarekin batera, tailer praktikoak egingo dira, tartean “Lehiakortasuna eta finantzaketa, Ekintzailetzaren arrakasta-gakoak” izenekoa.

Modu berean, zure proiektuaren, negozio-ideiaren edo behar duzun haren inguruan zerbait galdetu nahi badiguzu, hallean izango dugun gure Gaztenpresa stand-era gertura zaitezke. Jada 4.000 enpresak jaso dute gure laguntza, eta gustura artatuko zaitugu.

Iparraldean ekintzailetzaren eta finantzaketaren inguruan egingo den biltzarrik handiena izango dela esaten dute. Beraz, aukera bakarra da. Eman oraintxe bertan izena!. Hemen eros dezakezu zure sarrera.

Plazak mugatuak dira.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*