china_banca-para-empresas

Txinara esportatzerakoan saihestu beharreko bost akats

general, internazionala

12 abendua, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

2010. urtetik gaur egunera bitartean, Txinara produktu espainiarren esportazioa %67 handitu da. Produktu horien artean, ardoa da erraldoi asiarreko merkatuan onarpenik handiena izaten ari dena. Hain zuzen, Euskadik 2016ko lehenengo hiruhilekoan %220 gehiago fakturatu zuen Txinara egindako jatorri-deitura babestuko (JDB) ardo beltzen eta gorrien salmentagatik. Txinatarren erosahalmena, pixkanaka, handituz doa eta nazioarteko markako gero eta produktu gehiago erosten dituzte.

Txinara esportatuz merkatua handitu nahi baduzu, gogoan izan mendebaldeko merkatuarekin alderatuta oso desberdina dela, beraz, saiatu bost akats hauek saihesten:

  1. Txina merkatu bakartzat hartzea

1.374 milioi biztanleko herrialde batean, gustuak eta beharrak aldatu egiten dira hiri edo eskualde batetik bestera. Ez da berdin produktu bat Shangaiko edo Hong Kongeko hiritar bati saltzea, non, ardoaren merkatua saturatuta dagoen, edota Yantai-ko, Shandong probintziako arrantza-porturik handiena, hiritar bati saltzea. Beraz, saiatu merkatua segmentutan banatzen, haien beharrak, lehia eta kontsumoko joerak aztertuz.

  1. Web orria txinerara itzuli

Zure web-gunean hizkuntzen plug-in programa jartzeak eta zerrendan txinera gehitzeak ez dizu herrialde asiarrean ikuspenik emango. Txinan on-line presentzia eduki nahi baduzu, Internet Content Provider ICP baimena lortu behar duzu, Txinako Industria eta Informazioaren Teknologia Ministerioak ematen duena, bere firewall-ean kokatu ahal izateko. Behin baimen hori lortutakoan, Baidu bilatzaileak, herrialde asiarrean gehien erabiltzen denak, bere bilaketetan gehituko zaitu.

  1. Merkatu txinatarreko gizarte-sareak ez lantzea

Txinan, enpresek bezeroekin harremanetan egoteko Facebook edo twitter-ez gain, Weibo, Renren, Weixin (WeChat) gizarte-sareak edo profesionalak, esaterako, Tianji eta Ushi, erabiltzen dituzte gehien. Sare horietan presentzia edukitzea garrantzitsua da. Zehazki, Wixin (WeChat) da herrialdean erabiltzaile gehien eta jarduera-maila handiena duen mezularitza-aplikazioa bai maila pertsonalean bai enpresa- eta erakunde-mailan. Egokiena “guanxi” (networking-a) egiteko.

  1. Txinan merke erosten dela uste izatea

Arestian aipatu dugun gisan, txinatarrek gero eta erosahalmen handiagoa dute eta produktu bat erosten dutenean, hark nazioarte-mailan duen ospea baloratzen dute, kasik, kalitatea baino gehiago. Markako poltsak, gama handiko telebistak, azken belaunaldiko Smartphone-ak eta abar. Hain zuzen, Apple-k, 2015ean, bere etekinen zati handi bat Txinan lortu zuen.

  1. Bezeroekin / partner harremanak ez zaintzea

Txinan bezeroarekin eta kontsumitzaileekin harremanak eta, baita, bitartekariarekin ere, asko zaintzen dira. Epe luzera konfiantzazko harremanak sortzeak negozioari aurrera egiten lagun diezaioke.   

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*