Empresas vascas_China_Banca para Empresas

Txinan dauden euskal enpresek erakutsi dute lehiakortasun-maila handia dutela

internazionala

28 otsaila, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Ez da zeregin erraza Txina bezalako herrialde bateko merkatuan sartzea: horregatik, 2015ean, SPRI Taldeko zuzendariak hitzarmena sinatu zuen Jiangsu Federation of Industry & Commerce erakundearekin, herrialde horretan eta, zehazki, Jiangsu probintzian, enpresa ezartzeko prozesua errazteko.  

Harrezkero, hainbat enpresa ezarri dira Txinan, eta lehiakortasun-maila handia dutela erakutsi dute, Eusko Jaurlaritzaren eta SPRI Taldearen ordezkaritzak egiaztatu zuen bezala Asiako herrialde horretan dauden euskal enpresak bisitatzera joan zenean.

Euskal enpresak Txinan

Gaur egun, 133 enpresak du presentzia Txinan  (Hong Kong eta Taiwango eskualde administratiboak barne). Enpresa horiek produkziora zein merkataritzara bideratutako 222 ezarpen egin dituzte Txinan.

Non ezarri dituzte Txinan dauden enpresa gehienak?

Shangain eta Jiangsun: 43 euskal enpresa ezarri dira Jiangsu probintzian. Eskualde horrek Shanghairekin muga egiten du hegoaldean, 1.000 kilometro baino gehiagoko kostaldea du eta ondo komunikatuta dago.

Enpresen sektorea: Makineria eta ekipamendu mekanikoa.

Jiangsu probintzian ezarritako enpresak:

– Copreci

Kunshanen dago, eta etxeko labeetarako balbulak fabrikatzen ditu (konpainiaren bigarren lantegia; Zhuhain dauka bestea, Guagzhou probintzian, Txina hegoaldean). Lantegia Mondragon Taldearen Kunshango parkean dago, eta 3.000 metro koadroko azalera dauka.

– Gamesa

Gamesaren salmenten % 15 Txinan egiten da. Hiru ekoizpen-lantegi ditu, eta Asiako Hego-ekialderainoko eta Australiako eremu geografikoa hartzen ditu; gaur egun, Indonesia eta Filipinak bezalako herrialdeetan inbertsio handiak egiten ari da energia eolikoaren sektorean.

– Batz

Sei milioi eurotik gorako inbertsioarekin, handitu egin du bere ekoizpen-lantegia. Estanpazio-prozesuak egiten ditu. Eraikitako 4.200 metro koadro ditu, eta horietatik 3.400 lantegirako dira eta 500 bulegotarako. Eusko Jaurlaritzaren eta SPRI Taldearen ordezkaritza bat joan zen inaugurazio-ekitaldira.

Zhejiang probintzian (Shangairen hegoaldean) ezarritako enpresak:

– Maier

Probintzia horretan dago Txinan dituen bi ekoizpen-lantegietako bat; biak egin ditu hango konpainia batekin egindako joint venture delakoaren bitartez. Lantegi horretan, automobilgintzarako barruko eta kanpoko piezak fabrikatzen dira. Maier-ek, Huade enpresarekin batera –Txinako bazkide garrantzitsua– Zhejiang probintzian ekoizpen-lantegi berria ezartzeko proiektua dauka. Asiar merkatuaz gain, Europara eta Mexikora bideratuta ere egongo da lantegia. Automobilgintzaren sektorea sendoenetako bat da Txinan; urtean 20 milioi ibilgailutik gora ekoizten da han.

– Urola

Enpresa hau esnekien, detergenteen eta lubrifikatzaileen merkatuan zentratzen da. Giant Holding da bere Txinako bazkidea, jasogailu eta igogailuen fabrikatzaile nagusienetakoa. Urolak ontziak fabrikatzeko estrusio-puzte makinak diseinatzen eta fabrikatzen ditu.  Konpainia honek garapen teknologikoan abangoardiakoak diren proiektuen aldeko apustua egiten du, txinatar merkatuan orain arte estali gabe dauden merkatu-nitxoak estaltzea ahalbideratuko dioten proiektuak.

Beijingen ezarritako enpresak

– Fagor Automation

Ia 30 urte darama Hong Kongen; ekoizpen-lantegi bat dauka Beijingen eta, horrez gain, 50 bat lagunek lan egiten dute sare komertzialean eta laguntza teknikoan herrialde osoan zehar. Egoera abantailatsuan dago, hornikuntzarako posizio estrategikoari eta Txina, maila globalean, makina-erremintako fabrikatzaile nagusia izateari esker.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*