8 paises startups_Banca para Empresas

Startup-ak sortzen gehien laguntzen duten 8 herrialdeak

internazionala

4 apirila, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Herrialde batek ekintzailetza sustatzeko ezaugarri egokiak dituen aztertzeko garaian, enpresa sortzeko kostuak, merkatu-mota, finantzaketa-baldintzak eta kapitala izatea (funts publikoak,…) aztertu ohi dira. Azken irizpide hori aintzat hartuta, hauek dira startup bat sortzeko laguntza gehien eskaintzen dituzten herrialdeak.

Luxenburgok startup-ak laguntzen ditu

Luxenburgoko instituzioentzat oso serioa da ekintzailetza, eta startup-aren akonpainamendu osoa egiten dute. Luxenburgon negozio-plana aurkez dezakezu dagokion instituzioan, eta, interesatzen bazaio, plana burutzeko funts publikoak bermatuko dizkizu. Halaber, proiektua teknologia oso altukoa bada, itzuli beharrik gabeko laguntzak eskaintzen ditu.

Zure start up-ak azelerazioa behar badu scaleup bezala ezagutzen denean bilakatzeko, horretarako ere funts publikoak eta inbertsiogile espezializatuak eskaintzen ditu. Gainera, enpresa eta produktua Luxenburgoko konpainien eta herrialdean kokatutako multinazionalen artean sartzea bermatuko du, startup-ak behar bezalako garapena izan dezan.

Brasilek itzuli beharrik gabeko laguntzak eskaintzen ditu arlo estrategikoko proiektuentzat

Brasilen startup-ak garatu nahi baduzu, herrialdean kokatu behar duzu. Hango legeak oso protekzionistak dira; beraz, hango merkatu zabala aprobetxatu nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta han finkatu. Parke teknologikoetan teknologia eskuratzeko lan ona egiten dute, eta, bereziki, sektore publikoan sustatzeko, produktuak merkaturatzea bermatzen dute-eta. Horrez gain, zure proiektua arlo estrategikoan kokatzen bada, itzuli beharrik gabeko laguntzak eskatu ahal izango dituzu.

Kanadak, Panamak, Errusiak eta Arabiako Emirerriak atzerriko inbertsioa berdintzen dute

Haien artean herrialde oso ezberdinak izan arren eta geografikoki oso urrun aurkitzen badira ere, ezaugarri bera dute; hau da, atzerriko inbertsioa eskuratzeko politika. Prozedura enpresak berak inbertitutako funts publikoak adina inbertitzean oinarritzen da. Gainera, dedukzio fiskalerako planak ditu, sozietateen gaineko zerga denboraldi baterako salbuestea, langileen kotizazioetarako laguntzak, e.a.

Zeelanda Berria, start up-etarako lerro zuzena

Herrialde hau lehen postuetan ageri ohi da herrialde batek negozioak egiterakoan eta ekintzailetzari heltzerakoan eskaintzen dituen erraztasunen inguruan egindako ranking-etan. Zeelanda Berriak leihatila bakarraren kontzeptua du; hots, estatuko administrazio gehienek lerro zuzena mantentzen dute start up-en premiekiko.

Finlandia, enpresak azeleratzen diren herrialdea

 Teknologiara bideratutako enpresen hazkundea bizkortzen da finantzaketa handiagoari eta zabaltze-fasean dauden enpresen garapenean nazioartean esperimentatutako profesionalekiko konexio zuzenari esker.

Ikusi prestatu dugun infografia:

startups_Banca para Empresas_EU

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*