BE-foto-internacional

Nire enpresa nazioartean hedatzeko gakoak: Nola eta non esportatu?

internazionala

20 maiatza, 2020 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Zure enpresa nazioarteko merkatura zabaltzeak zer abantaila eta arrisku dituen baloratu ondoren, egin beharreko ekintzak eta balizko aukerak ikusteko unea da. Herrialde egokia aukeratzea izango da prozesuaren erronketako bat. Hainbat ekintza daude, prozesuari atxikitako bideragarritasun ekonomiko eta estrategikoaren azterketarekin lotura dutenak.

Nire enpresa nazioartean hedatzeko ekintzak

  • Aurretiaz, AMIA azterketa egitea. Azterketa hori oinarrizkoa bezain eraginkorra da; izan ere, enpresa hedatzeko Ahuleziak azaleratzen, Mehatxuak erakusten, Indarguneak zehazten eta Aukerak nabarmentzen ditu.
  • Bideragarritasun ekonomikoa aztertzea. Horrelako abentura bati ekin aurretik ziur jakin behar dugu proiektua ekonomikoki bideragarria eta errentagarria dela.
  • Merkatuaren azterketa sakona gauzatzea. Ezagutzen ez dugun merkatu batean sartu aurretik, erradiografia zehatza egin behar da, bertan jarduteko aukerarik badagoen edo, aitzitik, dagoeneko saturatuta dagoen jakiteko.
  • Nazioartekotze-plana garatzea. Negozio-plana enpresa bat sortzeko dokumentu gidaria den bezala, nazioartekotze-planak nazioarteko hedapena bideratzeko balio behar du.
  • Marketin-estrategia zehaztea. Atzerriko enpresa bat merkatu berri batean sartzen denean, marketin-estrategia indartsu bat erabili behar du bere produktua kontsumitzaileei aurkezteko eta hornitzaileen eta banatzaileen artean finkatzeko.

Ekintza horiekin batera, enpresak bere doikuntzak egin behar ditu prozesu berriari ekiteko. Enpresa bat nazioartean hedatzeko estrategia ororen lehen urratsa Esportazio Saila sortzea da. Sailak bere egitura izango du, merkatu berrietan espezializatua, eta, aldi berean, konpainiaren alderdi guztiak ezagutuko ditu.

Gainera, prozesu berritzaileak jarri behar dira abian: gaur egun ezinezkoa da XXI. mendeko estrategia bat XX. mendeko prozedurekin garatzea. Era berean, enpresak produktua merkaturatzeko biderik egokiena aukeratu behar du, eta espazio fisikoa eta online salmentarako kanal bat izateko aukera aztertu, biderik eraginkorrenetako bat baita.

Azkenik, beste herrialde batzuetan fisikoki ezarri ala ez erabaki behar du enpresak, filialen edo frankizien bitartez. Urrats hori izaten da nazioartean hedatzeko estrategien azken fasea.

Dena den, enpresa bat nazioartean hedatzeko hainbat modu daude, errazenetik hasi eta beste herrialde batzuetan fisikoki kokatzeraino.

Nire enpresa nazioartean hedatzeko moduak

  • Bitartekarien bidez esportatuz. Zeharkako formula horren bidez, enpresa batek bere produktuak sal diezazkioke bitartekari independente bati, jatorrizko nahiz helmugako herrialdekoa izan. Era berean, esportazioak administratzen dituzten eta salmentak komisio baten truke kudeatzen dituzten enpresak erabil daitezke.
  • Zuzenean esportatuz. Formularik errazena da: enpresa batek atzerriko bere bezeroarekin harremanetan jarri eta salgai bat saltzen dio. Ez da bitartekaririk behar eta ez zaie hirugarrenei komisiorik ordaindu behar, baina ezinbestekoa da nolabaiteko azpiegitura edukitzea, langileek maiz bidaiatzeko aukera izatea, helmugako lurraldean ere agenteez baliatzea, etab.
  • Baimenak emanez. Formula horren bitartez, enpresa batek beste bati baimena ematen dio bere salgaia saltzeko, marka erabiltzeko…, komisio baten truke. 0>El mayor riesgo de esta opción es que se deja en manos de un tercero el prestigio del producto, la atención al cliente, etc. Beraz, produktuaren prestigioa, bezeroaren arreta eta beste alderdi batzuk hirugarren baten esku uzten dira, eta horixe da, hain zuzen, aukera horren arrisku nagusia.
  • Han kokatuz. Atzerriko merkatuan behin betiko finkatzea eta bertan ia modu autonomoan jardutea. Nazioartean ezartzea, bete-betean.

Baina horretan hasi aurretik, enpresa bat nazioartean hedatzeko baldintza jakin batzuk berez ez dauden arren, oinarrizko zenbait jarraibide betetzea komeni da, erraz-errazak, ekonomikoki porrot ez egiteko:

  • Produktua ona eta tokian tokiko berezitasunetara egokitzeko gai izatea.
  • Prozesua garatzeko moduko baliabide ekonomikoak eta langile adituak.
  • Helmugako herrialdean konfiantzazko bitartekoak,

Non esportatu nire produktuak edo zerbitzuak

Alderdi horiek guztiak kontuan hartuta, honako hau da galdera nagusia: Nora esportatu? Oso zaila da suspertzen ari den merkatu fidagarri bat identifikatzea, aurrez adierazitako guztia kontuan hartu behar delako, baina Kanpo Merkataritzako Institutuak Negozio Aukeren zerbitzua du nazioartean hedatu nahi duten profesional eta enpresentzat. Edonola ere, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren Kanpo Merkataritzari buruzko 2020ko urtarrileko eta otsaileko ohar betearazleak esportazio nagusien xedeak eman zituen ezagutzera. Horrela, Europako merkatuak guztizkoaren % 73,1 bereganatzen du, Amerikakoak % 10, Asiakoak % 8,8, Afrikakoak % 6,1 eta Ozeaniakoak % 0,5.

Gomendio horiek guztiek areagotu egiten dituzte enpresa bat nazioartean hedatzeko estrategiaren arrakasta-aukerak.

LABORAL Kutxan esperientzia handia dugu nazioarteko merkatuetan eta enpresak nazioartean hedatzeko prozesuetan. Nahi duzun lekura iritsiko zara nazioarteko negozioan adituak diren gure espezialisten aholkularitzarekin eta nazioarteko bankuekin indarrean ditugun hitzarmenekin.

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*