internacionalizacion_banca-para-empresas

Nazioartekotzearen erronkari arrakastaz nola egin aurre

internazionala

26 iraila, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Enpresentzako Bankaren bitartez, enpresen nazioartekotzean arrakasta izan duten kasuak ezagutu ditugu, horien artean, Bodegas Elósegui edo Destilerías Acha enpresenak. Enpresa horiek balio handiko aholkuak utzi dizkigute, gure mugetatik harantzago euren merkatua zabaldu nahi dutenentzako oso baliagarriak izan daitezkeenak.

Jarraian, enpresa horiek nazioartekotzeari aurre arrakastaz egiteko azpimarratzen dituzten bost alderdi gako azalduko dizkizuegu:

1. Nazioartekotze-plan egokia diseinatu

Felix San Martin jaunak, LABORAL Kutxa-ko Atzerriko Negozioen zuzendariak, Estatu Batuetara egindako merkataritza-misiotik itzultzean, “planik gabe ez zara sinesgarria” baieztatu zuen. Hori finkatzeko asmoarekin, Javier R. de Galarreta jaunak, Araex-eko zuzendari exekutiboak, honako alderdi hauek aztertzea gomendatzen du:

  • Kostuetan eta logistikan eraginkortasunik badugu?
  • Nazioartekotzeko balio erantsia sortzeko (produktuaren kalitatea, marka-irudia, berrikuntza eta abar) gai al gara?

2-Ezagutu eta aztertu xede-herrialdea

Jose Ignacio Lopez jaunak, Reiner e Hijos enpresako zuzendari komertzialak, Guanajuaton, Mexikon, ETEen nazioartekotzeari buruzko informazio-jardunaldian zioen, askotan, herrialdeei buruz benetakoak ez diren aurreiritziak eduki ohi ditugula.

San Martinek gogorarazten du jarraian zerrendatzen dituen alderdiak ezagutzeari denbora eskaini behar zaiola:

– lege-alderdiak

– lan-alderdiak

– ekonomikoak

– burokratikoak

Horietatik abiatuz, merkaturatu daitekeen produktuak edo zerbitzuak arrakasta izango duen edota aldaketaren bat beharko duen jakin dezakezu. Halaber, merkataritza-funtsa eta herrialdearen ezagutza eskaini dezaketen tokiko enpresekin akordioak ere lor daitezke. Badakizu Laboral Kutxa bidaia horretan bidelagun izan dezakezula. Nazioarte-mailan, banku ugarirekin ditugu akordioak eta zure zalantzak argitu ditzakete:

3-Finkatu nazioartekotze-prozesua gauzatzeko baliabide egokiak

San Martinek nazioartekotzeari buruz zioen “sartzeko gastatu egin behar da; negozioa ez dator doan, ahalegin, denbora, energia eta diru asko eskatzen du”.

Halaber, salmenta-helburuetan eta kanpoko planifikazioan pentsatzea ere gomendagarria da. Prozesu hori errazago gerta dakizun LABORAL Kutxa-n zerbitzu desberdinak erabilgarri ditugu:

  • Bezeroaren beharretara egokitutako nahierako irtenbideak lantzea.
  • Banka unibertsaleko zerbitzua.
  • Kobratzeko eta ordaintzeko zirkuituen optimizazioa.
  • Eragiketak  tokiko dibisetan egitea.
  • Finantzaketarako erraztasunak.
  • Nazioarteko bermeak ematea.

4-Garrantzia bezeroari eman, ez produktuari

Enpresentzako bankan jasotako lekukotzen %100a horretan bat dator. Kontsumitzailearengana egokitu behar da. Mikel Elosegik, Bodegas Elosegi enpresako zuzendari kudeatzaileak, bere nazioartekotzearen arrakastaren gakoa zein izan den adierazterakoan dio: “Esportatzen dugun merkatuetan funtzionatzen duten produktuetara moldatu gara”. Egun, bere ekoizpenaren %70a Frantziara bideratzen du. Gabriel Acha, Destilerías Acha enpresakoak ere, berrikuntza azpimarratzen du, merkatua gainezka eginda baitago.

5-Kontrolatu eta aztertu ETEaren nazioartekotze-prozesua

Arrakasta ez da egun batetik bestera erdiesten. San Martinek egotea, aztertzea, jendea ezagutzea, ekitea, ekiten jarraitzea eta harreman pertsonalei garrantzia handia ematea gomendatzen du. “Gure enpresak oso ondo prestatuta daude, profesional bikainak eta moldatzeko gaitasun eta malgutasun handia ditugu”, gaineratzen du LABORAL Kutxa-ko Atzerriko Negozioen zuzendariak.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*