Programa Global Lehian2018_Banca para Empresas

Lehian 2018 Programa Orokorra euskal eteak nazioartekotzea bultzatzeko

internazionala

26 otsaila, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Dagoeneko zure eskaera aurkez dezakezu Eusko Jaurlaritzaren Lehian 2018 Programa Orokorrera; enpresak bakarrik edo lankidetzan nazioartekotzea bultzatzen du programak, eta 5.520.000 euroko aurrekontua du.

Programak gehienez %50eko diru-laguntzak emango ditu itzuli beharrik  gabe, eteen heltze-mailaren arabera, banakoak edo lankidetzakoak, eta nazioartekotze mailan. Hiru etapa bereizten dira: hastapena, finkatzea eta kanpo-ezarpenak.

Laguntzak eskuratu ahal izango dituzte Euskadin kokatutako mikroenpresek eta enpresa txikiek eta ertainek (ETEak), banaka edo lankidetzan, nazioartekotzeko plana indarrean badute.

Diru-laguntzak eskatzeko deialdiaren epea martxoaren 23ra (ostirala) bitarte irekita dago, eta soilik finantzatuko dira 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra egindako jarduerak.

Diru-laguntza zertarako izango da

  • Bidaia- eta ostatu-gastuak (hegaldia eta egonaldia)
  • Azokak (standaren alokairua, dekorazioa, garraioa)
  • Sustapen-materiala
  • Web-aren aldaketa
  • Kanpoko publizitatea
  • Bideragarritasun-azterketak
  • Homologazioak
  • Patenteak
  • Langileen gastuak (barnekoa, kanpoko merkataritzan espezializaturiko langile teknikoen kontratazio berriak)
  • Bezeroak gonbidatzea
  • Ezarpenetik eratorritako inbertsioak eta/edo gastuak

Aurkezteko epea

Beste behin gogorarazten dizugu laguntzak eskatzeko epea 2018ko martxoaren 23an, 12:00etan, amaituko dela.

LABORAL Kutxak eta Partners Global Funding erakundeak zure eskura jartzen dugu zenbait galdera jasotzen dituen inprimaki txikia, zuk bete eta zure enpresak laguntzak lor ditzakeen guk aztertu ahal izateko.

Ez itxaron gehiago, bete ezazu eta gu arduratuko gara diru-laguntzak lortu ahal izateko jarraitu beharreko urratsen inguruan behar bezalako aholkularitza eskaintzeaz.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*