Irlanda_Banca para Empresas

Irlandan negozioak egin nahi badituzu egin beharko ez zenituzkeen 5 akats

internazionala

22 otsaila, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Forbes aldizkariak 2013an Irlanda aukeratu zuen negozioak egiteko herrialde onena gisa. 2008an krisiak herrialde hori gogor astindu zuela eta Europar Batasunari erreskatea eskatzera iritsi zela kontuan hartzen badugu, benetako arrakasta dela esan daiteke.

Baina zein izan da horretarako errezeta? Atzerriko inbertsioa erakartzen jakitea, tributazio txikia ezarriz. Gainerako aldeko baldintzak jada bazituen, hizkuntza ingelesa baitu eta mundu anglosaxoiarekin lotura bikainak baititu. Alabaina, fiskalitate txikia gakoa izan da, besteak beste, Apple, Microsoft, Google, Facebook, Pfizer, Johnson & Johnson enpresek eta beste ehunka enpresek euren base estrategikoak Irlandan eduki ditzaten.

Zu ere interesaturik bazeunde, hemen azaltzen dizkizugu hainbat enpresek Irlandan negozioak egiteko orduan egin dituen zenbait akats, ekidin ditzazun:

  1. Abuztuan enpresa ixtea

Agian tontokeria bat irudituko zaizu, baina Irlandan ez dute enpresa abuztu osoan ixten, beraz, hobe norbait haren kargu geratzea. Gure ordutegiak ere ez datoz hangoekin bat; arratsaldeko bostetan etxera joaten dira, baina ez dituzte bazkaltzeko bi ordu edukitzen.

  1. Irlanda eta Erresuma Batua zaku berean sartzea

Bakoitzak bere kultura propioa du eta irlandarrei ez zaie batere gustatzen haiekin nahastea. Sakon sustraitutako tradizioak dituzte eta oso familiarrak dira –enpresa asko horrelakoak dira–. Beraz, aztertu sakon haien kultura hankarik ez sartzeko.

  1. Katalogorik ez egitea

Katalogo bidezko salmenta oso hedatuta dago Europan eta Irlanda ez da salbuespena. Produktuak inprimatutako eta txukun aurkeztutako agirian ikustea eskertzen dute. Behar dena gastatuta hobe alderdi horretan, baliteke irabaziak handiagoak izatea.

  1. Erresuma Batuko eta Irlandako araudiak berdinak direla uste izatea

Elkarrekiko hurbiltasunak enpresak bi herrialde horietan araudia berdina dela pentsaraztera eramaten ditu eta, baliteke neurri batean horrela izatea, baina badituzte aldeak ere. Hain zuzen, zure egoitza Irlandan eraiki nahi baduzu, burokrazia Erresuma Batuan baino askoz ere konplexuagoa da eta, epeak, berriz, askoz ere zabalagoak.

  1. Logistikari garrantzirik ez ematea

Irlanda herrialde nahiko txikia da eta Dublingo aireportua sarritan gainez eginda egoten da. Gainera, bertako errepide-sarea ez da onenetarikoa; beraz, zure enpresa produktua bere xede-helmugara garaiz iristeari menpekotuta badago, egin plangintza on bat. Horretarako, Irlandak beste hiru aireportu gehiago ere badituela adierazten dizugu: Cork-ekoa, Irlandako Mendebaldeko Knock aireportua eta Shannon aireportua.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*