India_Banca para Empresas

India: esportatzeko zure lehen aukera

internazionala

15 martxoa, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Nahiz eta batzuek esan India inoiz abian jartzen ez den betiko promesa dela, herrialde horretako merkatua gertutik jarraitu behar da. Datuei erreparatuta, beste herrialdeetatik Indiako inportazioak gehitu egin direla ikus daiteke; zehazki, Latinoamerikako herrialdeetakoen tasa urtean %22 gehitu zen, TradeMap analisi komertzialaren plataformaren arabera.

Indiara gehien esportatzen duten sektoreak

– Makineria eta aparatu mekanikoak (%24)

– Produktu kimikoak (%8,75)

– Materia plastikoak (%8,3)

Bestalde, Espainia eta India, elkarren arteko lankidetza ekonomikoaren esparruari esker, aukera itzelak garatzen ari dira bi herrialdeen artean arlo ezberdinetan harremanak indartzeko:

– Smart city-ak

– Energia berriztagarriak

– Uraren tratamendua

– Nekazaritza eta elikagaien prozesamendua (ez da beharrezkoa tokiko bazkide bat izatea)

– Azpiegitura eta turismoa

– Abiadura handiko trenak

– IKTeak (ez da beharrezkoa tokiko bazkide bat izatea)

Azken arlo horri dagokionez, 2017an Indiako enpresen %85ak IKT mailako inbertsioak areagotu zituen, GlobalData aholkularitzaren datuen arabera. Aurrekontuaren igoera hori eraginkortasuna eta produktibitatea hobetzeko erabili zen, softwarean eta hardwarean berrikuntza sartuaz.

Turismoari dagokionean, Indiak 8,78 milioi turista hartu zituen 2016an, 2006aren kopuru bikoitza. Turista ugari joateak azpiegiturak hobetu beharra eskatzen du; beraz, sektore hori erakargarrienetariko bat da atzerriko enpresentzat.

Indiara esportatzerakoan sortzen diren eragozpenak

Indiako agintariak lanean ari dira atzerriko enpresek ahalik eta eragozpen gutxien izan ditzaten haien herrialdean inbertitzerakoan. Hala ere, oraindik bide asko dago egiteko. Indiara esportatzeko zailtasun nabarmenen artean ondorengoak aurkitzen dira:

-Muga-zerga altuak: %10etik %300era bitarte.

-Tokiko burokrazia gehiegi

-Inflazio-tasa altua

-Desberdintasun sozialak

Hazkundeari eusteko Indiako gobernuak egindako erreformak

Indiako gobernuak erreforma fiskalak burutu ditu; esate baterako, estatuko hainbat zergaren lekuan, estatuko tasen multzo bakarra jartzea. Halaber, ustelkeria bukarazteko neurri ezberdinak sartu ditu. Hori dela-eta, Indiako hazkunde ekonomikoari eustea lortu da, eta, neurri horiei esker, konfiantza handiagoa hartu dute inbertsiogileek.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*