Sudafrica_Banca para Empresas

Hegoafrika, euskal ekonomiak inbertitzeko izango duen hurrengo helmuga

internazionala

14 abendua, 2015 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Mexiko, Alemania, AEB edo India bezalako herrialdeak lehentasunezkoetariko batzuk dira nazioartekotzeko prozesuan euskal ekonomiarentzat. Hori dela-eta, hainbat jarduera-plan abian jarri dira, horien instituzioekin lankidetzarako ildoak ezartzearekin batera. Baina behin plan horiek bideratuta, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasuneko Departamentua bestelako merkatu emergenteak miatzen hasi da inbertsioak egiteko, eta Hegoafrika da euskal enpresentzako hurrengo helmuga. Gainera, dagoeneko ezarpen komertzial batzuk egin dituzte Afrikako herrialdean Euskadiko zenbait konpainiak.

Hegoafrikan inbertitzearen abantailak

Zergatik inbertitu Hegoafrikan? Herrialdea G-20ko afrikar estatu bakarra da, eta eskualdean gehien garatutako eta dibertsifikatutako ekonomia du. Zuzeneko inbertsio atzerritarrari dagokionean, hirugarren postuan aurkitzen da, eta potentzial altuko merkatua eskaintzen du, garatutako azpiegitura eta bertako ekonomia nahiko lehiakor eta guzti.

Gainera, egonkortasun makroekonomikoa eman duten berrikuntza ekonomikoak egin ditu eta zergak eta muga-zergak murriztu. Sarrera-iturriei dagokienez, Hegoafrika industria tradizionalean oinarritzen zen lehen; zehazki, meatzaritzan, eta oraindik ere sarrera-iturri handia izaten jarraitzen du. Gaur egun, ordea, finantza-zerbitzuek laguntzen dute BPGd gehitzen. Era berean, turismoak eta txikizkako merkataritza sektoreak potentzial izugarria eskaintzen dute. Hori guztia dela-eta, Hegoafrika helmuga ederra bilakatu da inbertsiogileentzat.

Hegoafrikako gobernuak ematen dituen laguntzak inbertsiogileak erakartzeko

Modu berean, Hegoafrikako gobernuari ere herrialdean inbertitzea interesatzen zaionez, ia enpresa-sektore guztiak atzerriko inbertsiora irekita daude. Horrela, ez da beharrezkoa gobernuak onartzea eta ez da jartzen mugarik inbertsioaren modu eta tamainarentzat. Inbertsioa errazte aldera, zenbait abantaila eta zerga-salbuespen ezarri dira inbertsiogileentzat; baita ere, lehiakortasuna arautzeko eta jabetza intelektualeko eskubideak babesteko politika hobea.

Sozietateak ezartzerakoan, Hegoafrikako egoiliar bat izendatu behar dute enpresaren legezko ordezkari gisa, baina, aurretik aipatu dugun moduan, atzerriko inbertsiogileek ez dute gobernuaren baimenik behar Hegoafrikan enpresa berria ezartzeko edota inbertitzeko; aldiz, trukeak kontrolatzearen inguruko araudietan ezarritakoa bete behar da.

Eusko Jaurlaritzaren laguntza Afrikan nazioartekotzeko

Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk, Hegoafrikan nazioartekotzea bultzatze aldera, hainbat misio komertzial burutu dituzte. Aurtengo misioan, guztira 15 enpresak hartu dute parte, eta 2017koa dagoeneko hasi dira prestatzen, herrialde hori gero eta helburu interesgarriagoa baita euskal enpresentzat. Gainera, SPRIk, Kanpoko Sarearen bitartez, aholkulariak ditu Hegoafrikan, Afrikako herrialdean proiektuak jorratu edo negozio-aukerak aztertu nahi dituzten konpainiei zerbitzu espezializatuak emateko.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*