Equipos multidisciplinares_Banca para Empresas

Hazi nahi duten enpresek kultura anitzeko lantaldeak behar dituzte

internazionala

18 maiatza, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Zure enpresan kultura anitzeko lantaldea izateak, nazioartekotze-prozesua errazteaz gain, zure negozioa beste ikuspuntu batzuetatik bideratzen, berritzen eta emaitza hobeak lortzen laguntzen dizu.

Zer egin behar duzu kultura anitzeko lantalde batek funtziona dezan?

– Kanpoko pertsonen “bertarakotze” prozesu baten aldeko apustua egin:

Garrantzitsua da enpresak beste herrialde batzuetan dituen filialetan edo ordezkaritzetan lan egiten duten pertsonak enpresa nagusian trebatzea, konpainiaren balioa eta indar-guneak ezagut ditzaten, eta zer ildo jarraitu nahi den jakin dezaten.

EGA Master enpresak kultura anitzeko lantaldeen aldeko apustua egiten du; Iñaki Garmendia enpresako Chief Industrial Officerrak dio hori eginez gero, enpresak gauzak egiteko duen modua barnera dezatela lortzen dela, beren kultura, bezero eta merkatu propioei buruz duten ezagutza eta hurbiltasuna galdu gabe.

Beste herrialde batzuetan, filialetan lan egiten dutenen kultura eta hizkuntza ezagutzea:

Haien kultura sakon ezagutzeak eta hizkuntza hitz egiteko gai izateak, haiek iradokitzen dizute eta egiten duten ekarpena hobeto ulertzeko aukera emango dizu. Ziur aski, ikuspuntu berria emango dizu, eta beste modu batera pentsatzen lagunduko dizu, zure negozioaren emaitzak hobetu ahal izateko.

– Filialak edo ordezkaritzak ditugun herrialdeetarako bidaiak sustatzea:

Gomendagarria da zure enpresako langileek filial komertzialak, ordezkaritzak eta abar dituzuen herrialdeetara bidaiatzea eta han lan egiten dutenekin hitz egitea. Era horretan, nazioartekotzeko beharrekin ezin hobeto lerrokatutako lantaldea izango duzu. Komunikazioa funtsezkoa da helburuak zein diren jakin eta guztiok norabide berean arraun egiteko. Kanpoan lan egiten duten pertsonei dagokienez, Garmendiak zera gomendatzen du: “norbaitek atzerrian egon behar badu, zure bezeroarengandik gertu, hobe da esparru hartako norbait izatea”.

Kultura anitzeko lantaldeak izatearen onurak

– Sormena sustatzen da

Erabakiak hartzerakoan edo arazoak konpontzerakoan, kulturari dagozkion ezberdintasunen eraginez, modu ezberdinean ekiten zaio. Eta horiek denak elkartzeak lantaldeen sormena sustatzen du.

– Langileen arteko harremanak hobetzen ditu

Burua beste kultura batzuei irekitzeak eta lan egiteko modu ezberdinak ulertzeak hobetu egiten du elkarbizitza.

– Negozioari buruzko ikuspuntu ezberdinak eskaini eta emaitzak hobetzen ditu

Konpainiak ulertzen ari dira kultura, esperientzia eta ikuspuntu ezberdinak izatea ezinbestekoa dela gero eta anitzagoa den bezero-oinarriaren beharrak asetzeko.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*