Euskadi_compite_nivel europeo_banca para empresas

Euskadi zergatik da herrialde lehiakorra Europa eta mundu mailan?

internazionala

17 urria, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Ogasun eta Ekonomia Sailak aurkeztutako 2016ko Urteko Txostenean euskal ekonomiaren inguruko alderdi ugari jasotzen dira, eta, horren arabera, Euskadik Europa Aurreratuak duen BPGdaren antzekoa du. Emaitzak onak izan arren, ordea, oraindik bide asko dago egiteko, Austria eta Alemania bezalako herrialdeak %10 gorago eta Estatu Batuak %30 gorako baitaude.

Jarraian agertzen dira 2016ko Urteko Txostenaren ondorio nagusiak:

BPGd eta enplegua hazi dira Euskadin

Euskadiko BPGd %3,1 hazi zen 2016. urtean, eta krisiaren aurretik zuen maila berreskuratu zuen.

Enpleguaren sorrera altua: %1,9  (16.000 enplegu; hots, 900.000 okupazio inguru).

Lehiakortasuna berreskuratu da Euskadin Europa 15aren aurrean

Euskadiko lan-kostuak orduko eta Erosahalmenaren Parekotasunean orduko 25 €-koak dira, Austriaren edo EB15en antzekoak.

Lan-kostuen igoera herrialdeka eta 2008az geroztik:

-%10 Euskadin

-%15 15en EBn

-%17 EB osoan

-%20 Alemanian

Euskadik ordutegi-produktibitatea gehitu du

-Euskadi: 41 € orduko (EB 15 eta Austriaren mailetan dago).

-Alemania: 45 € orduko

-AEB: 47 € orduko

-Espainia: 36 € orduko

-Txekiar Errepublika: 26 € orduko

Lan-kostu nominal unitarioak (LKNU) aztertzen baditugu; hots, lan-kostu nominalen eta produktibitate errealaren arteko konbinaketa, ikus daiteke Euskadiko ekonomia hobetu egin dela eta egungo maila Alemaniakotik, Austriakotik eta EB 15ekotik oso gertu dagoela.

Balio erantsiaren banaketaren arabera, soldata-osagaiak pisua galdu du, eta %58 eta %59 artean kokatzen da, eta herrialde gehienak baino bizpahiru puntu gutxiagoren artean.

Sektore pribatuarentzako kredituak gora egin du

-2016. urtean, sektore pribatuarentzako kreditua %1,8 hazi zen, balio negatiboetan bost urtez egon ondoren.

-Etxebizitzaren maileguak %10,3 gehitu dira.

-Familiek aurrezpen-maila bikoiztu egin dute 2008 eta 2016 urte artean.

Desberdintasun-mailak murriztu egin dira harik eta krisiaren aurreko mailetan geratu arte.

Euskadin zergen bidezko diru-bilketa gehitu da

-Hitzartutako zergen diru-bilketa 12.951 milioi eurokoa izan zen (%2,7ko igoera).

Diru-bilketa gehitu zen zuzeneko zergapetzeak portaera hobea izan zuelako (%3,5 gehitu zen); zeharkako zergapetzeak, aldiz, emaitza xumeagoa izan zuen (%2,3).

-Euskadin BPGd sarrera, BEZari dagokionean, bera izan da 2007an eta 2015ean, %7,2. Europan, 2015ean, BPGdaren %6,8 bildu zen, Euskadiko mailen azpitik.

Txostenaren arabera, euskal ekonomiaren hazkunde-potentziala epe luzera %2koa izango dela ikusten denez, une honetako produkzio-etena positiboa da; hau da, argi eta garbi hazten gara epe ertain eta luzerako potentzialaren gainetik.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*