precios_extranjero_banca-para-empresas

Atzerrian prezioak ezartzerakoan egin daitezkeen 6 akats

Aseguruak, general, internazionala

5 urria, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

1- Merkatua ez aztertzea

Gaur egun, errazagoa da dagoen eskaintza eta beste herrialdeetako produktuen prezioak esploratzea. Alibaba edo amazon bezalako plataformen bidez, jakin dezakegu nolako lehia aurkituko dugun. Plataforma horien bitartez saltzea erabakitzen badugu, bezeroek ere gure produktua konparatuko dute. Asiako merkatuari dagokionean, oso ondo neurtu behar da lehiak prezioa gehiegi jaitsi duen ala ez. Azter dezagun gure kostuen egitura prezio horrekin errentagarria den ala ez jakiteko.

2- Prezioari gehitzea honako hauen gainkostuak

Tasak, bitartekariak, inbertsioak (produktuaren homologazioa, biltegia,…), hornitzaileak. Eta gure jatorriko mozkin marjina bera mantentzen ahalegintzea. Emaitza prezio oso altua litzateke; beraz, merkatutik kanpo geratuko ginateke.

3- Bezeroei inkestak ez egitea

Azter ditzagun bezeroaren erosketa-faktoreak. Zergatik erosten dute, produktuaren kalitatearengatik, kostu baxua izateagatik edo joerarengatik? Zenbat ordainduko lukete? Ondo dago hainbat iturri izatea, gure produktuak nolako harrera izango duen hobeto jakiteko.

4- Hautatuko merkatuko banaketa-sarearen funtzionamendua ez ezagutzea

Banaketarako zein bide erabil ditzakegun jakitea, funtzionamenduaren eta kostuaren inguruko diagnostikoa egitea; horrek guztiak aduanak kontuan izaten ez ezik, prezioa ezartzen ere lagunduko digu. Halaber, oso garrantzitsua da herrialdeko erosketa-kultura ezagutzea, gure produktua saltoki handietan edo txikietan erosiko den jakiteko. Merkatu ezberdinetako banatzaileekin edo partner handiekin elkarrizketak egitea baliagarria izango da prezioak ezartzeko.

5- Prezioa ez definitzea gure posizionamenduaren arabera

Gure produktua gama altukoa bada, prezioan kontuan izango da ezaugarri hori, gure merkatu-hobia, produktu-mota, salmenta-kopurua, e.a. bezalaxe.

6- Finantza-kostuak gutxiestea

Kontuan izan behar dugu kreditu-txartela erabiltzeak %2 eta 3 arteko kostua duela. Horrez gain, bestelako kostu hauek ere izan daitezke:

  • Deskontuak berehala ordaintzeagatik esportazio-tarifan.
  • Erantzukizun zibileko derrigorrezko asegurua AEBetan (produktuaren kostua %8ra bitarte gehitzen du).
  • Kalitate-ikuskapena jatorrian (derrigorrezkoa Aljeria bezalako herrialdeetan).
  • Denda/biltegiko gastuak.
  • Langileen gastuak.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*