Paises lideres_economia_Banca para Empresas

2050. urtean ekonomiaren liderrak izango diren 10 herrialde

internazionala

6 ekaina, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Nola aldatuko da munduko ordena ekonomikoa? PwC-k egindako txostenaren arabera, Espainiak apurka-apurka pisua galduko du nazioarteko kontzertu ekonomikoan, eta 2050. urtean, jada ez da egongo munduko hogei ekonomia handiren artean. Italiak izango du jaitsiera handiena, bederatzigarren postutik hogeita batera igaroko baita.

Txosten hau egiteko, aholkularitzak oinarri hauek erabili ditu:

– faktore demografikoak

– lan-merkatuaren kalitatea

– garapen teknologikoa

– kapitalaren pilaketa.

Parametro horiek aintzat hartuta, 33 urte barru herrialde hauek izango dira munduko ekonomiaren liderrak:

  1. Txina:

2050. urtean, munduko sailkapen ekonomikoaren buruan egongo da BPGd orokorraren %20arekin, egun duena baino ia bi puntu gehiago.

  1. India

2016tik postu bat igoko da. Azterketaren arabera, 2040. urtean, zazpi ekonomia emergente handiren BPGd-ak gehien garatutakoena bikoiztuko du.

  1. AEB

Bigarren postutik hirugarrenera jaitsiko da. Herrialde garatuek beren aberastasuna %1,6 gehituko dutela kalkulatzen da. 

4. Indonesia

Zortzigarren postutik 4. postura igoko da. Aurreikuspenen arabera, 2042. urterako herrialde emergente handien taldea batez beste %3,5 haziko da urtean.

  1. Brasil

7. postutik 5. postura igaroko da. Munduko ekonomiaren ranking-ean herrialde emergenteak ez dira igoko egungo potentzia handien garapenaren galera medio, herrialde emergenteek igoko direlako baizik.

  1. Errusia

Seigarren postuan mantenduko da. Europan lehena izango da Alemaniak bere postuak galduko dituelako.

  1. Mexico

Lehen 10 postutan sartuko da. Azterketaren egileek nabarmendu dute per capita BPGd aldetik ekonomia emergenteek atzeratuta jarraituko dutela aurreratuekin alderatuz gero.

  1. Japonia

Laugaren postutik 8. postura jaitsiko da. Jaitsiera izan arren, Txina, India eta Japonia G-7ko BPGd-aren erdia izango dira, eta munduko lehen bost ekonomiaren artean egongo dira, Estatu Batuekin eta Alemaniarekin batera.

  1. Alemania

5. postutik 9. postura jaitsiko da. Europar Batasuneko ekonomia munduko BPGd-aren %9a soilik izango da 2050. urtean, egun baino portzentajezko sei puntu gutxiago.

  1. Erresuma Batua

9. postutik 10. postura jaitsiko da. Herrialde garatuetan laneko adinean dagoen biztanleriaren zahartzeak hazkunde ekonomikoa motelduko du.

Txostenaren arabera, Vietnam, Bangladesh edo Nigeria igo egingo dira, herrialde horiek urteko batez beste %5eko hazkunde-proiekzioak baitituzte 2050. urtera bitarte.

 

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*