Sentido del humor_Banca para Empresas

Zure enpresan umore-sena aplikatzearen onurak ezagutzen dituzu?

Interesgarria

5 ekaina, 2019 | argitaratuta LABORAL Kutxa

«Ez hartu bizitza serioegi. Ez zara bizirik irtengo». Esaldia Estatu Batuetako Elbert Hubbard idazle, editore eta filosofoarena da. Umore-sena duten pertsonak oro har sortzaileak izan ohi dira, eta sormena bultzatzen eta kontu txarrak sartzen ez diren inguruneak sustatzen dituzte. Izan ere, umoreak arazoak erlatibizatzen laguntzeaz gain, arazoen aurreko ikuspegi zabalagoa eskaintzen digu, eta horrek modu eraginkorragoan lan egitera bultzatzen  gaitu.

Zer-nolako onurak ematen dizkigu umore-senak?

-Estresa murrizten du eta ezabatzea ere iritsi daiteke.

-Giro erlaxatua sortzen laguntzen du.

-Beste pertsonen arreta eskuratzen laguntzen du.

Umore-sena oso garrantzitsua da enpresetako lan-giroa hobetzeko. Norbaitek zerbait xelebrea kontatzen digunean, barrea eragiten digu, eta barreak zoriontasun-uneak ematen dizkigu. Kontu txarrek, aldiz, arreta galarazten digute, buruan denbora gehiago okupatzen digute, eta askoz ere gutxiago ekoizten dugu.

Epe luzera, lanean giro ona izatearen onurek lan-absentismoa murrizten laguntzen dute, eta, aldi berean, produktibitatea gehitzen.

Baina umore-sena ironiatik, sarkasmotik edo baita umore beltzetik ere bereiztu egin behar da, pertsonak mindu ditzakete eta. Horiek kontrako efektua egin dezakete, eta giroa arrarotu. Gustu txarreko txisteak edo txiste matxistak kontatzen dituen pertsonak ez du giro ona sortzen batere laguntzen. Izan ere, erakunde batean lan egiten duten pertsonen zoriontasuna funtsezkoa da erakundeak arrakasta izan dezan.

«Morala suntsitzen bada, oso zaila izaten da berriro eraikitzea»

Richard Bransonek, Virgin Groupen sortzaileak, 2017an Mexikon egindako World Business Forumean zehar, honela berretsi zuen: “Izan umore-sena. Enpresek batzuetan gauzak oso serio hartzen dituzte, eta hori ondo dago, baina ona da baita ere apur bat dibertitzea”, eta batez ere erakunde batean lan egiten duten pertsonen inguruan ondorengoa gehitu zuen: “Kezka zaitez zoriontsu izateko, enpresa bat soilik pertsona-talde bat da. Jende zoriontsua izan behar du, eta pertsonak axola zaizkion lider zoriontsuak gidatu behar ditu. Morala suntsitzen bada, oso zaila izaten da berriro eraikitzea”.

Izan ere, erakunde batean lan egiten duten pertsonei errieta egiteak edo gutxiago sentiarazteak ez du arrakasta izaten laguntzen. Bransonek honela dio: «Jarri arreta gauza onetan. Lider onek ez diete langileei esan behar zer egiten ari diren gaizki. Langileek jakin badakite. Baina goraipatzen badituzu, loratzen ikusiko dituzu». Eta horri ondorengoa gehitu diezaiokegu: eta saia zaitez umore-senarekin esaten.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*